Archives de catégorie : Helduak

Huna Jauna Herria (HE)

Igandea dugu bai (HE)

Igandea dugu bai egun alaiena
Jesu Kristok Bazkotan argitu zuena
Kristauen bil eguna asteko lehena
Igandea dugu bai egun alaiena
 
Kristok ezarri dauku denen mahai Bera
Ahulduen hazkurri eskaini da bera
Nor da hemen egonen bihotza hozpera
Kantuz urbil gaitela ukan gomitera.
Igandea dugu bai egun alaiena
Jesu Kristok Bazkotan argitu zuena
Kristauen bil eguna asteko lehena
Igandea dugu bai egun alaiena

Oro deitu gaituen ezkilen zeinura
Berak gomitaturik bere apairura
Eta nork ez du haren hitzaren lillura
Gose bezain egarri herria heldu da.
Igandea dugu bai egun alaiena
Jesu Kristok Bazkotan argitu zuena
Kristauen bil eguna asteko lehena
Igandea dugu bai egun alaiena

Zurekin goazi Jauna, (HE)

Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

1 –
Ogi hau hartu eta
Nundik ez elgar maita ?
Bai ogi, bai sineste
Bihotzek bat baitute,
Nundik ez elgar maita ?
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

2 –
Gu gaitu Kristok hazi,
Jainkoaz gaiten bizi.
Eskaini Gorputzean
Grazia dauku eman,
Jainkoaz gaiten bizi.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

3 –
Ogia gozatzean,
Bat gaiten denak izan.
Orotan sar dezagun
Maitasun, anaitasun,
Bat gaiten denak izan.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

4 –
Zeruko edaria,
Bihotzak bozkaria !
Deneri eman indar,
Kurutze bidean kar :
Bihotzak bozkaria !
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

5 –
Edari saindu horri
Dario poz-iturri.
Odola edan eta,
Dugula maitez kanta,
Gozatuz poz-iturri.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

Jainkoaren bildotsa (HE)

 

Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Urrikal Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Urrikal Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Emaguzu bakea.

Aintza zeruetan (HE)

Aintza zeruetan Jaungoikoari
Eta bakea lurrean haren gogoko gizoneri.
Hain handi ta eder zaitugulakotz,
gora zu ! benedikatua zu !
Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri.
Jainko Jauna, zeruko errege,
Jaungoiko Aita, guziahalduna.
Jauna, Seme bakar, Jesu kristo ;
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua : urrikal Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua : entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean jarririk zaude zu : urrikal Jauna.
Zuk bakarrik saindua ; zu bakarrik Jauna.
Zu bakarrik goi-goikoa, Jesu Kristo.
Izpiritu Sainduarekin, Jainko Aitaren argitan. Amen!

Eitb Senpere 2021