Zurekin goazi Jauna, (HE)

Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

1 –
Ogi hau hartu eta
Nundik ez elgar maita ?
Bai ogi, bai sineste
Bihotzek bat baitute,
Nundik ez elgar maita ?
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

2 –
Gu gaitu Kristok hazi,
Jainkoaz gaiten bizi.
Eskaini Gorputzean
Grazia dauku eman,
Jainkoaz gaiten bizi.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

3 –
Ogia gozatzean,
Bat gaiten denak izan.
Orotan sar dezagun
Maitasun, anaitasun,
Bat gaiten denak izan.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

4 –
Zeruko edaria,
Bihotzak bozkaria !
Deneri eman indar,
Kurutze bidean kar :
Bihotzak bozkaria !
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

5 –
Edari saindu horri
Dario poz-iturri.
Odola edan eta,
Dugula maitez kanta,
Gozatuz poz-iturri.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.