Izai profetaren liburuan hunela idatzia dago:
« Horra, nere mezularia zure aitzinean igortzen dut, zuri bidearen prestatzera. »
Mintzo bat oihuka ari da basamortuan:
« Presta bidea Jaunari, xuxent bidexkak hari! »
Eta Joanes Bataiatzailea agertu zen basamortuan.
Bihotz-berritzeko bataioa oihukatzen zuen, bekatuen barkamendurako.
Judea herrialde osoa eta Jerusaleme guzia harenganat zoan.
Denek bataioa hartzen zuten harenganik Jordan ibaian, beren bekatuak aitortuz.
Joanes kamelu-ilez jantzia zen, eta gerrian larruzko uhala.
ottiak (matxinsaltoak edo martinsaltoak) eta baseztia zituen janari.
Hau oihukatzen zuen: « Nere ondotik dator ni baino ahaltsuagoa dena.
Ni ez naiz on, ukurtu eta, haren oinetakoen lokarrien laxatzeko ere.
Nik urez bataiatu zaituztet,
harek, aldiz, Izpiritu Sainduz bataiatuko zaituzte.”