«Zeruan nintzen
eta ez nakien…»
Hiltzean omen
hori dut erranen.
Zeruan nintzen
eta ez nakien.
Nerekin zoan
Jauna lur bidetan:
Hargatik neukan
fede bihotzean.
Zeruan nintzen
eta ez nakien.
Eskerrak eman
orok nerekilan:
Jainkoa baitan
jada nindabilan:
Zeruan nintzen
eta ez nakien.
Ikusten nuen
Jauna begietan,
Ikasten zoin den
ona bere baitan.
Zeruan nintzen
eta ez nakien.
Lur huntan nuen
Jauna nitan bizi,
Usu naiz hemen
Hartaz ere hazi.
Zeruan nintzen
eta ez nakien.
* * *
Jainkoa baita
oroz barneago,
Orai hil-eta
zuen baitan nago.
Zerua hor zen
Eta ez nakien.
Xabier Iratzeder (1958-1974)