Liburu huntako otoitzak Marcel Etchehandy-k bildu, behar-orduan euskararat itzuli, eta argitaratu ditu. Izenik gabeko otoitzek egile ezezagunak dituzte.
« Hobe da bihotza otoitzean ezartzea
hitzik aurkitu gabe,
ezenez-eta hitzak aurkitzea
bihotza otoitzean ezarri gabe. »
(Gandhi)
Nahi bada telekargatu klika hemen. Bertzenaz klika bihotzetan.
Usaiako otoitzak ♥
Goizeko otoitz ♥
Arratseko otoitz ♥
Aitari otoitz ♥
Semearen bitartez otoitz ♥
Izpiritu Saindua baitan otoitz ♥
Andredena Mariarekin otoitz ♥
Dei laburrak ♥
Behar-ordu berezi zenbaitetan ♥
Jaunaren Hitza ♥
Xalbador: Jainkoa eta ni ♥
Xabier Lete: Xalbadorren Jainkoa eta ni ♥
Xalbador: Otoitzez ♥
Charles de Foucauld: Idorte eta ilunpe.
« Dena neke zait : kominiatzea, otoitz egitea, Jainkoaren Hitza ausnartzea, dena, dena, Jesusi erraitea ere maite dutala… Fedezko biziari bi eskuz lotu behar nitzaio. Sendi baneza bederen Jesusek maite nauela ! Bainan ez daut holakorik sekula erraiten. »
Alta, hori idazten zuelarik, orenak pasatzen zituen otoitzean egun guziz. Gertatua gertatu, irautea da otoitzeko biziaren gakoa. Horra zergatik Jesusek behin eta berriz emaiten daukun erakaspen hau :
“Eska eta emanen dauzue Jainkoak; bila eta aurkituko duzue; atea jo eta zabalduko zaizue. Zeren eskatzen duenak ukaiten baitu, bilatzen duenak aurkitzen, eta atea jotzen duenari zabaltzen baitzaio. Ba ote da zuen artean aitarik, semeak arraina eskatu eta, arrainaren orde sugea emanen dionik ? Edo arrultzea eskatu eta, harrulia emanen dionik. Beraz, zuek, zirezten gaixtoek, zuen haurreri gauza onen emaiten baldin badakizue, zenbatez gehiago Aita Zerukoak emanen diote Izpiritu Saindua, eskatzen dioteneri !”
(Ebanjelioa San Luken arabera 11, 9-13)