Archives de catégorie : Gazteak

Hegoaldeko otoitz eta poema batzu

Otoitz

1
NORBERA EZAGUTU ETA ERREALITATEAZ JABETU.

Oilar batek uste zuen bere kirikiaren indar eta edertasunaz goizero eguzkia aterarazten zuela. Egun batean ez bazuen kirikirik egiten, eguzkia ez zen irtengo.
Gauzak oilarrak uste baino oso desberdinago ziren. Egun batean, nekatuta zegoenez, loak hartu eta ohartu zen bazirela eguzki izpiak. Beraz bere kikiriak ez zuen egunsentia ekartzen.
Bizia eman egiten zaigu… eskertu apaltasunez jaso duzuna.

OTOITZA
Nola ordaindu Jainko Aita nire alde egiten duzun guztia?
Sarri ez naiz ohartzen oparitzen didazunaz.
Eskerrak biziagatik… ez dezadala sekulan ahaztu nor naizen eta noraino heltzen naizen.

2
KRISTAUEN BATASUNERAKO:
SINESMENA ITXAROPENA DA.

Etsipena, bizitzan, norberegan besteengan,
Jainkoagan sustraitik konfiantzarik ez izatea da.
Etsipena konfiantzarik gabe bizitzeko erabateko jarrera bat da.

KONPROMISOAK (Engaiamenduak):
Eskerrak ematen dizkizugu, Jauna, gure konfiantza Zugan, bizitzagan eta gure senide gizakiengan mantentzen duzulako.
Indartu ezazu, Jauna, gure konfiantza, bizi gaitezen Zuganako itxaropenean sendoturik.
Zure aurrean gogoratzen ditugu, Jauna, Europa zahar eta nekatu honetan bizi diren Elizak: ez ditzagula gure kristau-sustraiak galdu.

3

NOIZ AMAITZEN DA GAUA?

Errabino zahar batek ikasleei galdetu zien nola ezagutu daitekeen gaua amaitu eta egunaren hasiera unea.

-Agian zakurra eta ardia erraz bereizi ditzakegun unean?

-Ez, erantzun errabinoak.

-Palmondoa eta pikondoa bereizi daitezkeenean?

-Ez, erantzun errabinoak.

-Orduan, noiz? galdetu zuten ikasleek.

-Errabinoak erantzun: Zu bezalako baten aurpegia begiratu eta senide dela ohartzen zarenean. Ordura arte oraindik gaua duzu bihotz barnean.

“Txoriak hegan eta arrainak uretan hezala ibiltzen ikasi dugu, baina ez ditugu senide bezala bizitzeko abileziak ikasi”.

OTOITZA
Jauna, ez iezadazu utzi bizitzaren harrizko eremuan finkatzen, senide ditudan behartsuak ahazten, izenik ere ez dutenak alboratzen.

Hemendik hartuak

————————————————-

Poema

BAKEA

Bakea zer den, zer ez den,
hortantxe dago gakoa:
Bakea zer den, zer ez den.
Bakea on bat da, beti
arduratsu zaintzekoa.

Bakea beti da on bat
erreparoz lantzekoa,
bakea beti da on bat
lortu orduko prestatzen
jarraitu beharrekoa.

Bakea ez da geldia,
bakea ez da geldoa,
bakea ez da nagia.
Bakea malkarrak leunduz,
sakanak zelaituz doa.

Aldian aldiko lana
eskatzen digu bakeak,
aldian aldiko lana.
Bakeak problemak ditu:
eztabaida ta txokeak.

Bidea lez da bakea:
ibiliz egitekoa,
zeregin etengabea.
Geure martxak markatzen du
bakearen erritmoa.

Bakea, den eta ez den
on bat da martxan doana.
Bakea martxak du zertzen:
trabak bideratu ahala
sortzen da eta gauzatzen.

Bakearen gorabeheran
hurkoa da arazoa,
gutxitan hurragokoa;
baina norberagan dago,
sarri askotan, gakoa.

Bakea garestia da,
izena dauka merkea;
bakea garestia da.
Txit zaila ta kontuzkoa:
justizia da bakea.

Bitoriano Gandiaga, Arantzazuko poeta frantziskotarra.
Hemen Peio Ospitalen itzulpena frantsesera:  BAKEA Gandiaga

 

Zu bizirik zaudeno

Doinua: Leonard Cohen.
Kantari: Miren Tristant.

Zu bizirik zaudeno,

hegalak zabal zkitzu!

Eder baita bizia, mirets azu!

Bizia ederra baita:

osoki goza ezazu

biziaren ederra, Alleluia!

 

Biziaren erronka

aire altxa egizu!

Biziaren legea onartu!

Biziaren dei ozena

zure baitan entzun zazu!

Biziaren deiari Alleluia!

 

Emankor da bizia:

bil zkiozu fruituak!

Bizia maitasunez har azu!

Bizia mixterio da:

zer darion entzun azu!

Bizia mixterio: Alleluia!

 

Ilun dagon bizia:

zuk argitu ezazu!

Biziaren doinua kantatu!

Biziko borroka huntan

sar zaite buru belarri!

Borrokan gogotik sar Alleluia!

 

Dudan dagon munduan

beti arriska zaite!

Biziaren onetan borroka!

Gogo bihotzak zabalik

atera zaite mundura!

Gogo bihotzak: Alleluia!

 

Hitzak Mikel Erramuzpe.

Aita, Zu Bizia.

Pantxika Solorzano kantari

Aita zu ikusezina (2)

Bihotzean, ixilean zaude gordea ;

Bihotzean, ixilean laguna.

 

Aita zu hunkiezina (2)

Igorri daukuzu maitez zure semea ;

Igorri daukuzu maitez bai Hitza.

 

Aita zu hurbilezina (2)

Jesusi esker ikusten dugu bidea

Jesusi esker ikusten argia.

 

Aita zu adiezina (2)

Apaleri, zuhurreri mintzatzen zira;

Apaleri, zuhurreri egia.

 

Aita baitzira Amodio (2)

Anaitasunez mundu hau dezagun bero;

Anaitasunez mundu hau zuri so.

Hitzak Graxi Solorzano

Jaungoiko, gure Aita.

Iduzkilore (Aupa Jainkoa 3)

Partitura

Norberak kantatzeko (Tonu bat beherago)

Jaungoiko, gure Aita, goresmen bekizu.

Jaungoiko, gure Aita, otoizten zaitugu.

1 –

Izena duzu saindua, ederra zuk erreinua!

Orotan, zure nahia egiten gaiten lehia!

Jaungoiko, gure Aita, goresmen bekizu.

Jaungoiko, gure Aita, otoizten zaitugu.

2 –

Emazu, otoi Jainkoa, orori ogi gozoa,

elgarri zatitzekoa. Haz dadin mundu osoa!

Jaungoiko, gure Aita, goresmen bekizu.

Jaungoiko, gure Aita, otoizten zaitugu.

3 –

Barkatzen ditutzu zorrak, nahiz gu bihotz idorrak,

Noiz gare, gu zure haurrak, barkatzen hasi beharrak!

Jaungoiko, gure Aita, goresmen bekizu.

Jaungoiko, gure Aita, otoizten zaitugu.

4 –

Hainbeste tentaldi bada, txarretik nola aldara?

Zuk, aita, zaguzu beha, gaizkitik otoi atera!

Jaungoiko, gure Aita, goresmen bekizu.

Jaungoiko, gure Aita, otoizten zaitugu.

 

R 27

Euskal semea _ Iratzeder

1 –

Euskal semea Kristok hiltzeraino zaitu

Bertze jendeak oro bezenbat maitatu,

Noiz behar ote dute guziek onartu

Euskaldun izaitea ez dela bekatu.

2 –

Zuhaur ezin izanez ez otoi etsitu

Ez eta egin herraz tu egileri tu

Gorrotoak bihotza barnez hiltzen baitu

Laidoen gatik ere indartsu agertu.

3 –

Jende guzien Aita bai eta gurea,

Euskal semean ikus Kristoren eitea,

Gaur ez dezon herrak hil barnetik barnea

Emozu goiko indar, goiko sinestea.

4 –

Jaunaren eguneko goizeko izarra

Noiz gutan ote zauku argitu beharra ?

Harekin baitukegu Kristoren indarra,

Fedeaz igortzeko bihotzetik herra.

5 –

Gizonetan izarrak, zer fede dirdira !

Ai, horrek sustatuak guziak balira !

Euskal semeak oro, zerurat begira,

Minez min hel ditela betiko Herrira.

 

Xalbat Berterretche, Jean Larrieu, Mikel Erramouspe