Graxi eta Pantxika Solorzano
Ainhoak Roger Idiarti omenaldia 2019/09/01
Zeru lurrak zoin diren ederrak !
Jainko Jauna, guk zuri eskerrak !
1 –
Gauak bai eta egunak
Jainkoak ditu eginak.
Mendiak eta zelaiak
Jainkoak ditu eginak.
Zeru lurrak zoin diren ederrak !
Jainko Jauna, guk zuri eskerrak !
2 –
Errekak eta ibaiak
Jainkoak ditu eginak.
Itsasoaren uhainak
Jainkoak ditu eginak.
Zeru lurrak zoin diren ederrak !
Jainko Jauna, guk zuri eskerrak !
3 –
Landare mota guziak
Jainkoak ditu eginak.
Arrainak eta xoriak
Jainkoak ditu eginak.
Zeru lurrak zoin diren ederrak !
Jainko Jauna, guk zuri eskerrak !
4 –
Abere mota guziak
Jainkoak ditu eginak.
Jende desberdin guziak
Jainkoak ditu eginak.
Zeru lurrak zoin diren ederrak !
Jainko Jauna guk zuri eskerrak ! (bis)
Hitz et’aire : Roger Idiart.
Pantxika eta Graxi baino tonu bat beherago:
Partitura Pantxika eta Graxiren tonuan