Jainkoaren argi.

Jauna, zuk emaguzu  R.37 (Jainkoaren argia)

Iduzkilore:

Partitura

Norberak kantatzeko

 1.

Zuk eginak iduzki, zeru ta izarrak,

Arrain xori, abere, lore ta belarrak,

Gizonaren bizian, on eta beharrak,

Zure dohain hoientzat, gu denen eskerrak.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

2.

Egin duzu gizona zure idurira,

Izpiritu ta bihotz gorputzaz gainera,

Gizonaren bizia da zure ardura,

Amodio bidetik hel dadin zerura.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

3.

Mendez mende zuk duzu argitu gizona,

Gose, gerla, desterru, pairatzen zagona,

Batetara bildurik bakarka zoana

Amodioz hitzeman zure berri ona.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

4.

Jesusekin bete ta zuk egin agintza

Zuzenean ekarri dauku zure hitza

Amodio bidean gidatu bihotza

Ilunbeak argitu, sortu esperantza.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

5.

Orai gure bizian leial Argiari

Behar dugu jarraiki zure mezulari

Begi eta laguntza eman ahulari

Fedearen lekuko bertzen zerbitzari.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.