Pantxika eta Graxi Solorzano
Nere Jainkoa goizetik nabila,
Zutaz egarri, ni zure bila,
ur beharretan den lurra bezala.
Ni zure minak banerabila.
Zauden etxean ikus zaitzadan,
Indarrez eta ospez betea,
kantuz nagozu. Zure grazia
bizia baino askoz hobea!
Nere Jainkoa goizetik nabila,
Zutaz egarri, ni zure bila,
ur beharretan den lurra bezala.
Ni zure minak banerabila.
Bizi guzian goretsi nahiz,
eskuak luze banagokio!
Nere arimak zutan gozoa,
nere ezpainak zu bozkario!
Nere Jainkoa goizetik nabila,
Zutaz egarri, ni zure bila,
ur beharretan den lurra bezala.
Ni zure minak banerabila.
63. salmoa (62)
Hitzak : Aita I.Etchehandy
Airea : C.E.Hauguel
Norberak kantatzeko (Tonu bat t’erdi beherago)