Hats eta urrats

Graxi eta Pantxika Solorzano

Egunero sortzen da haurño bat,

Nun nahi, hemen edo han.

Bizitzeko behar duen hatsa

Jaungoikoak dio eman.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Bizi batek badu hastapena

baita ere finitzea.

Haizeak emaiten dauku hatsa

eguneroko airea.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Egunez egun aintzinatzeko

emaiten diren pausuak

beti urrunago joaiteko

ditugu antolatuak.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Urratsez urrats, eskuz esku,

aintzina doa bidean,

esperantza denetan hedatuz,

bereziki gure baitan.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Airea Pantxika Solorzano

Hitzak Ibarren