114. B. Maite dut Jauna (bukatzekoa)

Ibiliko naiz Jauna baitan,
bizi direnen eskualdetan.
Maite dut Jauna, entzun baitu
Nik dudanean minki deitu.
Nere galdeak hartu ditu,
Nik egitean oihu kantu.

Ibiliko naiz Jauna baitan,
bizi direnen eskualdetan.
Hor zen orroaz herioa,
Hor dena sare ifernua.
Galdua nintzen, ezindua,
Oihu egin dut : « Hel, Jainkoa ! »

Ibiliko naiz Jauna baitan,
bizi direnen eskualdetan.
On eta zuzen dugu Jauna:
Jaunak betiko bihotz ona.
Begiratzen du den xumena :
Kendu daut harek nuen mina.

Ibiliko naiz Jauna baitan,
bizi direnen eskualdetan.
Harek hiltzetik jali gaitu,
Begiak boztu, oinak piztu.
Ibiliko naiz Jauna baitan,
Bizi direnen eskualdetan.

Ibiliko naiz Jauna baitan,
bizi direnen eskualdetan.

 

114. Salmoa
L.a. 90 / S.a. 2

Urteko 24. Igandea B