Munduko Haurrak

Kantari: Iguzkilore. Hitzak: Mixel itzaina. Melodia: Xalbat Berterretche. Antolaketa Jo Maris

Kolore guzietako

haurrak munduan bagira

Xuri, hori edo beltzak,

denak berdinak ez gira

Bainan ikusiko duzu

hurbildik jarriz begira

Segeretu beren jabe

gure begien dirdira.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

Jende haundia lasterka,

zeren ondotik dabila

Zergatik kanporat joan,

zutan duzunaren bila

Jende haundia ez pentsa,

zure baitan dela hila

Zorion iturria den

haurren aberri ixila.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

Mundu huntako bizia

ez da denentzat berdina

Sortu orduko ainitzek

sendi gosearen mina

Oihuz gaude gaur zueri

noiz izanen da egina

Edozoin haurren amentsa

izan dadien urdina.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

Gure Aita eta Ama

nahi dauzuegu erran

Nahi ginukela zuer

musu bero bat gaur eman

Zorionaren haizeak

har gaitzala ta ereman

Maitasuna betiko den

Jainkoaren erresuman.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

M. Itçaina X. Berterretche.

Ikasteko: melodia bakarrik. Tonu bat beherago