Jesus tenplu berriaz mintzo

Hurbil zen juduen Bazko-besta, eta Jesus Jerusalemerat igan zen.

Tenpluan merkatariak aurkitu zituen

idi, ardi eta uso saltzen, eta diru-trukalariak ere, han jarririk.

Jesusek, sokaz azote bat eginik,

tenplutik haizatu zituen denak, beren ardi eta idiekin;

trukalarien diruak barreiatu eta mahaiak uzkaili zituen.

Uso-saltzaileeri erran zioten: «Ken horiek hemendik. Ez egin nere Aitaren etxea merkatu-etxe».

«Liburu Sainduak ez ote dio: Nere etxea otoitz-etxe izanen da herri guzientzat?

Zuek, berriz, gaixtagin-zilo egina duzue»

Orduan, galdatu zioten juduek:

–Zer seinale emaiten daukuzu horren egiteko eskua baduzula?

Jesusek ihardetsi:

–Suntsi zazue tenplu hau eta hiru egun barne berriz altxatuko dut.

Juduek erran zioten:

–Berrogeita sei urte behar izan dira tenplu hunen eraikitzeko, eta zuk hiru egun barne berriz altxatuko duzula?

Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen.

Horrengatik, hiletarik altxatu zenean, hori erran zuela gogoratu zitzaioten dizipulueri,

eta Liburu Saindua, bai eta Jesusek errana sinetsi zuten.

Hori jakin zutenean, apezburu eta lege-irakasleak Jesus nola hil zabiltzan. Alabainan, haren beldur ziren,

jende guzia xoraturik baitzaukan haren irakaspenak.