Jesus sortuko dela mezua

Jainkoak Gabriel aingerua Nazaret deitu Galileako herri baterat igorri zuen,

birjina batenganat;

hau ezkontzaz emana zen Daviden ondokoetako Josep deitu gizon bati; eta birjinaren izena Maria.

Harenganat sarturik, aingeruak erran zion: « Bozkaria zaite, Jainkoak atsegin zaituena! Jauna zurekin da! »

Hori entzutearekin, durduzatu zen Maria eta agur hori zer zitekeen ari zen bere baitan.

Aingeruak erran zion:Ez beldur izan, Maria! Jainkoak atsegin zaitu. Hara, haur-beharretan gertatuko zira, semea ukanen duzu eta Jesus emanen diozu izena.

Handia izanen da, Goi-goikoaren seme deituko dute, eta bere aita Daviden tronua emanen dio Jainko Jaunak. Israel herriko errege izanen da betiko, eta haren erregetzak ez du azkenik ukanen.

Mariak aingeruari erran zion:
Bainan nola gerta daiteke hori, ez bainaiz gizon batekin bizi?

Aingeruak ihardetsi:
Izpiritu Saindua zureganat etorriko da,

Goi-goikoaren indarrak estaliko zaitu hodeiak bezala ;

horrengatik, sortuko den haurra saindu izanen da, Jainkoaren seme deitua.

Eta huna nun Elisabet zure ahaidea ere seme baten beharretan den bere xaharrean,
eta agorra omen zena seigarren hilabetean da; ezin eginik ez baita Jainkoarentzat.

Mariak erran zuen:
Huna Jaunaren neskatoa. Gerta bekit zuk erran bezala.

Eta aingeruak utzi zuen.