Zu bihotzean

Graxi eta Pantxika Solorzano

Partitura (Graxi eta Pantxikak kantatzen duten gisan)

Urteagaren partitura

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

1

Mundurik ez zen, argirik ez zen,

Eta zuk maite gintuzun ,

Lurreko minen artetik Jauna,

Denek bat egin dezagun .

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

2

Bakotxa bakotx izanik ere ,

Denek bat egin dezagun ;

Ez berdingoa gaindituz goazen

Elgarren ganat Zu lagun.

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

3

Jesusi beha erran du Jaunak :

« Hau dut nik Seme maitea ».

Maitasun beraz, behako beraz,

Deneri Jauna gaur beha .

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

4

Fededun jendek dezaten goza

Guzien gatik bakea,

Ezagutaraz elgarri beha,

Jesusen begitartea.

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

5

Emana denik ez baita nihor

Emana zaren bezala,

Bat zare Jauna, batean hiru :

Nork adi hori nork zila ?

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

6

Kristori esker elgarri gaiten

Emanak, eman ahala;

Lurrean diren herriak oro

Kristok bat egin ditzala .

Zu bihotzean eta zu lagun,

Denek bat egin dezagun.

Hitzak : Iratzeder

Airea : J.Urteaga

Norberak kantatzeko