Euskal semea _ Iratzeder

1 –

Euskal semea Kristok hiltzeraino zaitu

Bertze jendeak oro bezenbat maitatu,

Noiz behar ote dute guziek onartu

Euskaldun izaitea ez dela bekatu.

2 –

Zuhaur ezin izanez ez otoi etsitu

Ez eta egin herraz tu egileri tu

Gorrotoak bihotza barnez hiltzen baitu

Laidoen gatik ere indartsu agertu.

3 –

Jende guzien Aita bai eta gurea,

Euskal semean ikus Kristoren eitea,

Gaur ez dezon herrak hil barnetik barnea

Emozu goiko indar, goiko sinestea.

4 –

Jaunaren eguneko goizeko izarra

Noiz gutan ote zauku argitu beharra ?

Harekin baitukegu Kristoren indarra,

Fedeaz igortzeko bihotzetik herra.

5 –

Gizonetan izarrak, zer fede dirdira !

Ai, horrek sustatuak guziak balira !

Euskal semeak oro, zerurat begira,

Minez min hel ditela betiko Herrira.

 

Xalbat Berterretche, Jean Larrieu, Mikel Erramouspe