Jesus eta Tomas

Hamabietarik bat, Tomas (hitz horrek erran nahi du: biritxi) ez zen heiekin

Jesus bizirik agertu zenean bere lagunen atzinean.

Bertze dizipuluek erran zioten:“ Jauna ikusi dugu.” Harek aldiz ihardetsi: “ Ez badut ikusten haren eskuetan itzeen marka, ez badut emaiten ene erhia itzeen tokian, ez badut ezartzen ene eskua haren sahetsean, ez dut sinetsiko.”

Handik zortzian, dizipuluak berriz etxean zauden, eta Tomas ere heiekin. Etorri zen Jesus, ateak hetsirik zirela, eta heien erdian zagola, erran zioten:“ Bakea zueri!”

Gero erran zion Tomasi:“ Hurbil hunat erhia, eta ikus ene eskuak;

hurbil eskua eta ezar ene sahetsean, ez izan sinesgogor, bainan izan sinesdun.

”Tomasek ihardetsi zion:“ Ene Jauna eta ene Jainkoa!”

Jesusek erran zion:“ Ikusi nauzulakotz duzu sinetsi ? Dohatsu ikusi gabe sinesten dutenak.”

————————————————————–

Gomendioak:

Haurreri.

Hau imprama ezazu: Jesus eta Tomas Hor dira ondoko joko eta margotze proposamenak:

3- SOS BIRUS ! Birus batek bokalak jan ditu: atxeman itzazu!
(Gero, lauki hori motz eta ezar ezazu zure katiximako kaierean)
5- MELI-MELO: ezar itzazu behar diren hitzak marrazki bakotxaren pean!
6- Marrazki hau margo ezazu….

Puzzle bikain bat, klikatuz hemen eta gero, behereko partean, PUZZLE.

Burasoeri:

1- Ixtorio hori konda ezazu zure haurrari.
2- Ixtorio hori irakur ezazu zure haurrarekin7 – Xirio bat piztu , untzi batean ura, etxeko otoitz xokoan.
8- GURUTZEAREN SEINALEA (erhia urean trenpatuz, bataioaz oroitzeko)

Jesusi otoitza: Zu, Jesus hiletarik piztua,
Agertu zira bizirik zure lagun apostolueri.
Haien fedea azkartu duzu, eta beldurra kendu . Zato, sar zaite nere etxerat,
Senda itzazu nere dudak.
Zutan sinesten dut, Jesus Jauna Emenda ni baitan fedea.

Gure Aita

Agur Maria Agur Maria, graziaz betea
Jauna da zurekin,
benedikatua zare emazte guzien artean,
eta benedikatua da zure sabeleko fruitua, Jesus.
Maria saindua, Jainkoaren Ama,
egizu otoitz gu bekatorosentzat
orai eta gure heriotzeko orenean. Amen.

————————————————–

2020 Apirila 12 – 19 aste huntan, etxen egiteko katixima
CE1: 1,4,6,7 – CE2: 2,4,5,6,7 – CM1-5°: 2,3,4,5,6,7 .

 

 

,