Gurekin egon!

 

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

1 –

Zertaz mintzo zinezten bihotz ilun

Ibiliz hola bihotz ilun ?

Hara Jerusalemen herenegun

Jesus hil dela herenegun.

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

2 –

Gutarteko jendeak bizi dela

Omen dabiltza: bizi dela.

Gizon zentzugabeak, zoin epela

Zuen bihotza zoin epela !

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

3 –

Kristok behar zituen jasan behar

Horiek oro jasan behar.

Piztu eta zadien ospean sar

Betiereko ospean sar.

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

4 –

Emauzeko bidean bihotza su

Ez ote ginen bihotza su ?

Jesus mintzo zenean, hain dohatsu

Hari ginauden hain dohatsu.

 

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

Melodia soilik