Gure ganat

Iduzkilore Aupa Jainkoa 3

Gure ganat otoi zato Jauna

Gure bihotz iluna

Berotzerat, sustatzerat berritz

Maitasunaren argiz

1 –

Badakigu nola xumeekin usu bazinabiltzan

Emaguzu, umil ibil gaiten, gure urrats guzietan.

2 –

Badakigu maite zinuela haur ttipien irria

Emaguzu behardunen alde bihotz zabal idekia.

3 –

Badakigu bihotzez garbiak nola dohatsu diren

Emaguzu, garbi eta zuzen zu bezala izan gaiten.

4-

Badakigu agertu duzula berri on ta ederra

Emaguzu, haren arabera ibiltzeko goi indarra.

Jean Larrieu 93

Ikasteko: Melodia bakarrik (tonu bat beherago)