Zaudezte erne!

Jesus bere etortzeaz mintzo zitzaioten bere dizipulueri, erranez:

“ Kasu! Egon erne! Ez baitakizue tenorea noiz izanen den.

 

Bidaiaz joan zen gizon batekin bezala da:

Etxetik joaitean, bere mutilen gain uzten du, bakotxari bere lana emanik, eta atezainari erne egoiteko manatzen dio.

 

Zaudezte, beraz, erne, ez baitakizue etxeko nagusia noiz etorriko den:

ilunabarrean ala gauerditan,

 

oilarrak kantu egitean

ala goizean.

 

Uste gabean etorri eta , ez zaitzatela lo aurki.


Zueri erraiten dautzuetana, deneri erraiten diotet:
“Egon erne ! ”