Ororen egileari

Pantxika Solorzano doinu sortzaile eta kantari.

1 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Bakarrik egoitea beti danik ezin onar.

Bere bihotz onean maitatzen ikasi behar.

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

2 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Ororen egilea, iturria hazkurria.

Bera hats emailea, izailea bai bizia.

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

3 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Iduriko lagunak emazte ala gizonak;

Lurraren begirale berezi eta berdinak

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

4 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Gure eginbidea betez elgarrekin bizi;

Eskubide berekin denak bat mundua hezi.

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

Manex Hunçaren