Joanes Bataiatzailea

Izai profetaren liburuan hunela idatzia dago:
« Horra, nere mezularia zure aitzinean igortzen dut, zuri bidearen prestatzera. »

Mintzo bat oihuka ari da basamortuan:
« Presta bidea Jaunari, xuxent bidexkak hari! »

Eta Joanes Bataiatzailea agertu zen basamortuan.

Bihotz-berritzeko bataioa oihukatzen zuen, bekatuen barkamendurako.

Judea herrialde osoa eta Jerusaleme guzia harenganat zoan.

Denek bataioa hartzen zuten harenganik Jordan ibaian, beren bekatuak aitortuz.

Joanes kamelu-ilez jantzia zen, eta gerrian larruzko uhala.

ottiak (matxinsaltoak edo martinsaltoak) eta baseztia zituen janari.

Hau oihukatzen zuen: « Nere ondotik dator ni baino ahaltsuagoa dena.

Ni ez naiz on, ukurtu eta, haren oinetakoen lokarrien laxatzeko ere.

Nik urez bataiatu zaituztet,

harek, aldiz, Izpiritu Sainduz bataiatuko zaituzte.”