Tous les articles par admin1653

Oi mirakuilu guziz

Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
1 –
Ene begiek Jesus ez dute ikusten,
Gorputzeko sentsuek ez dute senditzen,
Bainan duda gabe dut han dela sinesten,
Fedeak argiturik han dut ezagutzen.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
2 –
Jesusek egin zuen azken afaria
Janaritzat emanik bere haragia.
Haragi saindu hura jaten dut nik ere,
Hura janik uste dut bizi betiere.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
3 –
Gurutzefikaturik guretzat hil dena,
Lorioski pizturik zerurat igana,
Hura da Sakramendu huntan ezarria,
Hura bera lurrean gure janaria.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
4 –
Biziaren arbola guziz aipatua,
Baratze dohatsuan Jaunak landatua,
Aurkitzen da neretzat kominionea.
Nik han dut edireiten ene bizitzea.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
5 –
Izraelek jan zuen desertuan mana,
Gustu gozo guziak barnean zauzkana…
Jesusen gorputza da nere janaria,
Desertu huntan ene kontsolagarria.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
6 –
Jainkoaren mendirat igan zen Eliaz,
Sainduki bortizturik jan zuen ogiaz…
Jaten dut aldareko ogi sakratua,
Hartaz nik ardietsi uste dut zerua.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
7 –
Urerat du lehia orkatz nekatuak,
Ihiztariez eta beroz penatuak…
Hala dut desiratzen zeruko ogia.
Jauna, sosega zazu ene gutizia.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.
8 –
Xoriek badituzte beren ohantzeak,
Urzo tortoilek ere nun eman umeak…
Nik zure aldaretan dut ihes-lekua,
Nik han dut edireiten ene sosegua.
Oi mirakuilu guziz espantagarria
Ogiaren iduriz Jesus estalia.
Hura dut adoratzen aldare gainean,
Hura bera dut jaten komunionean.

Bai gora

Bai gora Jaungoikoa
           Bai gora Jaungoikoa
Mendez mende badoa
           Haren amodioa
Bai, gu maitatu gaitu, gu Jainko-semetu.
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia.
1 – Kanta, mundua, Jaunari :
zoin handizki den ari,
baita denetan ageri.
Alleluia, alleluia, alleluia, alleluia.
2 – Harek maiteki gabiltza,
hain du ona bihotza :
Jauna da gure geriza.
3 – Berak hitzeman bezala,
du gure zain hegala :
beti gurekin dabila.
4 – Gora zeruan den Aita :
bat bildurik jauz, kanta,
   bertze Jainkorik ez baita.

Ahuspez agur zuri

Goresleak Elizagaraien despeidan Senperen

1- Ahuspez agur zuri, Jesus Jauna,
denen Jaun, denen Ogi.
Eman gaur zerurako mina,
gaizkitik gaiten maitez jalgi.
Zurekin, zuri beha gauan barna,
goazen bai argiz argi.

2- Zu Jainko gure Jauna bihotzean,
hau bake, hau indarra !
Noiz nihun zeren beldur izan,
gaizkirat nola berriz lerra ?
Gau egun zeru alde geramatzan,
pitz gutan goiko karra.

4- Bihotz bat dugun orai denek egin,
zurekin, elgarrekin :
mundurat goiko Erreinua
gu bidez, hedatuz joan dadin ;
hil eta gure lur hau zerutua,
zu baitan, ikus aitzin.

3- Zu ganat gaiten berma, gutan bizi ;
gutan har, gutan maita.
Ez gaitzan gurutzeak izi,
zinezko sinestea susta.
Nundik ez indar beltzak orai hezi,
Jainkoa gutan baita.

Jesus artzain guziz amultsua

Goresleak, Senperen.

Jesus , Artzain guziz amultsua,
Galdurik den ardia bilatzen duzu,
Urrikal Jauna, otoi, urrikal,
Otoi urrikal Jauna, urrikal Jauna !

Jesus, Artzain guziz amultsua,
Eriturik dagona sendatzen duzu,
Urrikal Jauna, otoi, urrikal,
Otoi urrikal Jauna, urrikal Jauna !

Jesus, Artzain guziz amultsua,
Bidean eroria altxatzen duzu,
Urrikal Jauna, otoi, urrikal,
Otoi urrikal Jauna, urrikal Jauna !

Orriako beila: Nun/zer?

2024eko mezan grabatuak:

1 Egungo besta handi eta eder huntan :http://fedeola.eus/?p=3429

2 Jesus Artzain guziz amultsua: http://fedeola.eus/?p=6895

3 Aintza zeruetan: http://fedeola.eus/?p=6158

4 Bozkarioz jauz eta kanta : http://fedeola.eus/?p=3554

5 Alleluia entzuna dut zure deia: http://fedeola.eus/?p=6908

6 Sinesten dut: http://fedeola.eus/?p=6917

7 Artzain ona otoi beha : http://fedeola.eus/?p=6924

8 Orriako Ama: http://fedeola.eus/?p=1485

9 Kanta dezagun aingeruekin: http://fedeola.eus/?p=1599

10 Bake gosean da jendea: http://fedeola.eus/?p=6915

11 Aintza zuri Jesus (Gora kristo): http://fedeola.eus/?p=6933

12 Gure Aita: http://fedeola.eus/?p=6060

13 Zurekin goazi Jauna; http://fedeola.eus/?p=6193

14 Birjina Maria: https://fedeola.eus/?p=6949

15 Oi Ama maitea zuri gaude: http://fedeola.eus/?p=6944

Bezperak. 

Aurtengo eta lehenagoko grabaketak.

Klika zenbakia.

1- Zuk bidean ama beti

2- Nere Jaunari Jaunak dio  (109)

3- Aipatuko dut (110)

4- Bai dohatsua (111)

5- Jaunaren haurrek (112)

6- Kantuz ari zait nere arima

7- Sakramendu Handi huni

8- Orriako Ama

 

 

 

Nere Jaunari Jaunak dio : « Jar eskuinean » 109

Orria 2024 MJ-k

Jainkoak dio / Kristori erran :
« Jaun eta Jainko / jar eskuinean ».

1 Nere Jaunari / Jaunak dio : « Jar / eskuinean,
nik eman arte / zuri etsaiak / zango pean ».
2 Jaunak eginen / Zion-dik Zu Jaun / mundu huntan :
etsai ditutzun / jenden erdian / Zu Jaun izan.
3 Jaun zare sortzez / piztu baitzare / zeruetan :
argitu-aitzin / sortua zaitut / nere baitan.
4 Zin egina du / Jainkoak eta / behingoan :
« Apez zare zu / Melkizedek-en / araberan. »
5  Bidean Jauna / badabilkizu / eskuinean,
Erregeak joz / hasarrearen / egunean.
6 Erresumetan / emanen ditu / hilak metan,
buruak ditu / xehakaturen / bazterretan.
7 Edaten baitu / bide ondoko / ur-errekan :
horra zergatik / beti burua / gora daukan.
8 Ospe Aitari / gizon egin den / Semeari
Elizan ari / den Izpiritu / Sainduari.
9 Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere :
hala dadila / menderen mende / betiere.

Birjina Maria V 45

Orria 2024 MJ-k

1 –
Birjina Maria Saindua,
Jesusen Ama garbia.
Deneri amatzat emana,
Gaur entzun gure otoitza.
 
Agur Maria, dena grazia,
Miragarria zoin ederra,
Gure bihotzak hobenetarik
Garbi garbia zuk begira.
2 –
Gogoa betikotz zurea
Zurea ere bihotza,
Beti Jesus izan dadila,
Gure ontasun bakarra.
Agur Maria, dena grazia,
Miragarria zoin ederra,
Gure bihotzak hobenetarik
Garbi garbia zuk begira.
3 –
Zureak bai gure etxeak ,
Eman deneri graziak ;
Jesus hor gogo bihotzetan
Sar gaiten denak zeruan.
Agur Maria, dena grazia,
Miragarria zoin ederra,
Gure bihotzak hobenetarik
Garbi garbia zuk begira.