Archives de catégorie : Herria elizan

Ikusiren zaitut

1 - Ikusiren zaitut, Andre dena Maria,
Jesusen aldean, zeruan jarria.
Zeru gorenean, ikusiren zaitut. (2)

2 - Ikusiren zaitut, amultsuki onesten,
Agur bat lurretik zaitzunean heltzen.
Zeru gorenean, ikusiren zaitut. (2)

3 - Ikusiren zaitut fededunen artean
Bihotzak beiratzen garbitasunean.
Zeru gorenean, ikusiren zaitut. (2)

4 - Ikusiren zaitut, zeruan, Ama ona,
Ikusiren zaitut, oi zer zoriona !
Zeru gorenean, ikusiren zaitut. (2)

Gurekin egon (Herria elizan)

 

Zer zorion

1 – Zer zorion ! Oi hau da fagorea !
Horra, horra zeruko Jainkoa.
Jautsia da gure aldaretarat
Gure gatik sakrifikatzerat.
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.

2 – Sinesten dut, ene Salbatzailea,
Zu zarela ostian emana.
Zeruetan Jainko zaren bezala
Majestatez guzia betea.
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.

3 – Jesus ona, saindutasuna bera,
Nola izan ni zure egoitza ?
Nola beraz, bekatore trixtea,
Errezebi ene Jaun handia ?
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.

4 – Zuri beha emaiten naiz ahuspez,
Urrikitan ene bekatuez ;
Aitortzen dut errebel bat naizela,
Orroit zaite Aita zaitudala.
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.

5 – Hasi nahi naiz zuretzat bizitzen,
Betikotzat nitzautzu emaiten.
Erre zazu beraz ene arima
Amodioz zuretzat, Jaun ona
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.

 

Zure etxera goaz, Jauna

Zure etxera goaz, Jauna,
Hauxe da gure zoriona.

1. Piztu naiz piztu baitut entzun
“ Goazen Jaunaren etxeraino ! ”
2. Hara nun orai bagaitutzun,
Jerusaleme, atetan so.
Zure etxera goaz, Jauna,
Hauxe da gure zoriona.

3. Jerusaleme hiri gaitza,
Denen biltzaile den bihotza.
4. Jaunaren haurrak, haurrak oro
Horrat doatzi lerro-lerro.
Zure etxera goaz, Jauna,
Hauxe da gure zoriona.

7. Jerusalemek otoi ! bake.
Zuri daudenak bozik beude.
8. Bake dadila zure baitan,
Egun gozoak jauretxetan.
Zure etxera goaz, Jauna,
Hauxe da gure zoriona.

5. Jaun izenari, zor bezala,
Kantatu behar diotela.
6. Hor du zuzenak zuzen-alki,
Dabid semeak hor egoki.
Zure etxera goaz, Jauna,
Hauxe da gure zoriona.

9. Anaien eta denen alde
Otoizka diot : Zuri bake !
10. Jainko Jaunaren etxeari
Zerutik otoi ! on-iturri.
Zure etxera goaz, Jauna,
Hauxe da gure zoriona.

 

Kristo ganik

1.
Kristoganik zerk urrun nork berex gu ?
Jainko dugu: gu baitan da bizi.
Dugularik lan, gudu, gaitz eta min,
Kristorekin lur huntan zerk izi ?
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.

2.
Mundukoen zaintzale gurekin da:
Hari galda goi argi, goi indar.
Haren argi dirdiran, bat gaiten joan:
Ilunbetan gaitzeri gaur oldar.
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.

3.
Odoletan da Kristo gu maitez hil,
Gaiten ibil kar pizten gu ere.
Jautsia zen sor zadin lurrean su :
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.

Gure Aita 2021 (HE)

Gure Aita zeruetan zirena
Saindu izan bedi zure izena
Etor bedi zure erreinua
Egin bedi zure nahia
Zeruan bezala lurrean ere
Emaguzu gaur egun huntako ogia
Barkatu gure zorrak
Guk ere gure zorduner
Barkatzen diegunaz geroz
ez gaitzatzula utz tentaldirat erortzen
Bainan atera gaitzazu gaitzetik
Bertze doinu batean (E):