Orria 2024 MJ-k
Jainkoak dio / Kristori erran :
« Jaun eta Jainko / jar eskuinean ».
1 Nere Jaunari / Jaunak dio : « Jar / eskuinean,
nik eman arte / zuri etsaiak / zango pean ».
2 Jaunak eginen / Zion-dik Zu Jaun / mundu huntan :
etsai ditutzun / jenden erdian / Zu Jaun izan.
3 Jaun zare sortzez / piztu baitzare / zeruetan :
argitu-aitzin / sortua zaitut / nere baitan.
4 Zin egina du / Jainkoak eta / behingoan :
« Apez zare zu / Melkizedek-en / araberan. »
5 Bidean Jauna / badabilkizu / eskuinean,
Erregeak joz / hasarrearen / egunean.
6 Erresumetan / emanen ditu / hilak metan,
buruak ditu / xehakaturen / bazterretan.
7 Edaten baitu / bide ondoko / ur-errekan :
horra zergatik / beti burua / gora daukan.
8 Ospe Aitari / gizon egin den / Semeari
Elizan ari / den Izpiritu / Sainduari.
9 Lehen bezala / Heieri ospe / orai ere :
hala dadila / menderen mende / betiere.