Archives de catégorie : KANTAK

Haurren esker onezko otoitza 2

Bai, Aita guziz ona, pozik gaude zurekin : gure bihotzak esker onez beterik dauzkagu, eta Jesusekin gure zoriona kantatzen dautzugu:

Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Bai, maite gaitutzu : mundu haundi eta eder hau zuk egin duzu guretzat.

Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Bai, maite gaitutzu : Jesus zure Semea eman daukuzu, gu zure ganat eremaiteko.

Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Bai, maite gaitutzu : Jesusen baitan bat egiten gaitutzu, familia bereko seme-alabak bezala.

Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Hoinbeste maite gaitutzulakotz, eskerrak emaiten dauzkitzugu, zeruan goresten zaituzten aingeru eta sainduekin kantari:

Saindu Saindu saindua (saindu)
Diren guzien Jainko (Jauna)
Saindu saindu saindua (saindu)
Diren guzien Jauna.
Benedikatua izan bedi Jesus, ttipien eta behartsuen adixkide izaiteko zuk igorria. Hortarako etorri zen : guri erakusteko nola zu maita, eta nola elgar maita. Etorri zen, gizonen bihotzetik kentzeko adixkide izaitea debekatzen duen gaizkia, eta zoriona kentzen daukun herra.
Hitzeman dauku, Izpiritu Saindua beti gurekin izanen dela, zure biziaz bizi gaitezen.

Benedikatua da, zeru gorenetan,
Jaunaren izenean datorrena
Hozana ! Hozana ! Ho (4)
Jainko gure Aita, igor-azu zure Izpiritua, ogi eta arno hauk Jesus gure jaunaren gorputz eta odol egin ditezen.
Hil bezperan, zure maitasun neurrigabea erakutsi zaukun: Bere dizipuluekin mahainean zagolarik, ogia hartu zuen, eta otoitz bat egin, zu benedikatzeko, eta zuri eskerrak emaiteko; zatitu zuen ogia eta heieri eman zioten, erranez :
Har zazue ta jan guziek huntarik :
hau nere gorputza baita zuentzat emanen dena.

Kristo guretzat emana!
Gero, kalitza arnoz betea harturik, otoitz egin zuen, zuri eskerrak emaiteko, eta kalitza eskaini zioten, erranez :
Har zazue ta edan guziek huntarik : hau nere odolaren kalitza baita, batasun berri ta betikoaren odola, zuentzat eta guzientzat bekatuak barkatzeko ixuriko dena.

Kristo guretzat emana!
Eta gero erran zioten: Egizue hau nere orroitgarri.
Aita guziz ona, gogoan ditugu orai Jesus, munduaren Salbalzailearen heriotzea eta piztea. Eman zitzaikun orai
Gora zu benedikatia zii Gora zii eskerrak zuri.
eskaintzen dautzugun opari izaiteko, eta gu zu ganat eremaiteko.

Gora zu gora zu benedikatua zu
Gora zu gora zu eskerrak zuri
Entzun gaitzazu, Jainko Jauna, eta emaguzu zure maitasun-Izpiritua mahain huntan parte dugun guzieri, gero ta elgartuago bizi gaitezen zure Elizan,… gure aita sainduarekin,… gure artzainarekin, beste artzainekin, eta zure herriaren zerbitzari guziekin.

Gorputz bat guziak zu goratzeko
Gorputz bat guziak zu goratzeko.
Gogoan izan, Jauna, maite ditugunak, baita maiteago izan behar gintuzkenak ere. Gogoan izan gure hilak… eta bizi huntarik bakean joan diren guziak: har ditzazu maitasunez zure etxean.

Gorputz bat guziak zu goratzeko
Bil gaitzazu gu ere egun batez zure ondoan, Jesusen Ama eta gure Ama den Maria Birjinarekin, zure Erreinuan beti iraunen duen egun pozgarria ospa dezagun. Han, Jesu Kristo gure Jaunaren adixkide guziek beti goretsiko zaituzte :
Denek:

Gorputz bat guziak, zu goratzeko
Gorputz bat guziak, zu goratzeko
Aintza zuri Jauna – Aintza ! –
Jauna maite gaituzu – Maite ! –
Aintza zuri Jauna – Aintza! –
Jauna maite gaituzu.
Hunen bitartez, Hunekin eta Hunetan, Zuri, Aita, Jaungoiko guzialdunari, Izpiritu Sainduarekin batean Ospe ta aintza guzia gizaldi et gizaldi guzietan.
Amen.

Xalbat BERTERRETCHE Mikel ERRAMOU S PE Jean LARRIEU (1987)

Grabaketa osoa:

Bai, Aita guziz ona, pozik gaude zurekin : gure bihotzak esker onez beterik dauzkagu, eta Jesusekin gure zoriona kantatzen dautzugu:
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
X:Aintza zuri Jauna, Jauna maite gütützü, Aintza zuri Jauna, Jauna maite gütützü
Bai, maite gaitutzu : mundu haundi eta eder hau zuk egin duzu guretzat.
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Bai, maite gaitutzu : Jesus zure Semea eman daukuzu, gu zure ganat eremaiteko.
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Bai, maite gaitutzu : Jesusen baitan bat egiten gaitutzu, familia bereko seme-alabak bezala.
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu (maite)
Aintza zuri Jauna (Aintza) Jauna maite gaitutzu.
Hoinbeste maite gaitutzulakotz, eskerrak emaiten dauzkitzugu, zeruan goresten zaituzten aingeru eta sainduekin kantari:
Saindu Saindu saindua (saindu)
Diren guzien Jainko (Jauna)
Saindu saindu saindua (saindu)
Diren guzien Jauna
X:Saintü saintü saintia Diren güzien Jinko Jauna Saintü saintü saintia Diren güzien Jauna
Benedikatua izan bedi Jesus, ttipien eta behartsuen adixkide izaiteko zuk igorria. Hortarako etorri zen : guri erakusteko nola zu maita, eta nola elgar maita. Etorri zen, gizonen bihotzetik kentzeko adixkide izaitea debekatzen duen gaizkia, eta zoriona kentzen daukun herra.
Hitzeman dauku, Izpiritu Saindua beti gurekin izanen dela, zure biziaz bizi gaitezen.
Benedikatua da zeru gorenetan
Jaunaren izenean datorrena
Hozana ! Hozana ! Ho (4)
X: Benedikatia da zelü gorenetan Jaunaren izenian horra dena. Hozanna ! hozanna ! Ho!
Jainko gure Aita, igor-azu zure Izpiritua, ogi eta arno hauk Jesus gure jaunaren gorputz eta odol egin ditezen.
Hil bezperan, zure maitasun neurrigabea erakutsi zaukun: Bere dizipuluekin mahainean zagolarik, ogia hartu zuen, eta otoitz bat egin, zu benedikatzeko, eta zuri eskerrak emaiteko; zatitu zuen ogia eta heieri eman zioten, erranez :
Har zazue ta jan guziek huntarik :
hau nere gorputza baita zuentzat emanen dena.
Kristo guretzat emana!
Gero, kalitza arnoz betea harturik, otoitz egin zuen, zuri eskerrak emaiteko, eta kalitza eskaini zioten, erranez :
Har zazue ta edan guziek huntarik : hau nere odolaren kalitza baita, batasun berri ta betikoaren odola, zuentzat eta guzientzat bekatuak barkatzeko ixuriko dena.
Kristo guretzat emana!
Eta gero erran zioten: Egizue hau nere orroitgarri.
Aita guziz ona, gogoan ditugu orai Jesus, munduaren Salbalzailearen heriotzea eta piztea. Eman zitzaikun orai
Gora zu benedikatia zii Gora zii eskerrak zuri.
eskaintzen dautzugun opari izaiteko, eta gu zu ganat eremaiteko.
Gora zu benedikatua zu
Gora zu gora zu eskerrak zuri
(Xiberotarrez: Gora zü benedikatua zü Gora zü gora zu eskerrak zuri)
Entzun gaitzazu, Jainko Jauna, eta emaguzu zure maitasun-Izpiritua mahain huntan parte dugun guzieri, gero ta elgartuago bizi gaitezen zure Elizan,… gure aita sainduarekin,… gure artzainarekin, beste artzainekin, eta zure herriaren zerbitzari guziekin.
Gorputz bat guziak zu goratzeko
Gorputz bat guziak zu goratzeko
(Xiberotarrez: Khorpitz bat güziak zü goratzeko Khorpitz bat güziak zü goratzeko)
Gogoan izan, Jauna, maite ditugunak, baita maiteago izan behar gintuzkenak ere. Gogoan izan gure hilak… eta bizi huntarik bakean joan diren guziak: har ditzazu maitasunez zure etxean.
Gorputz bat guziak zu goratzeko
Bil gaitzazu gu ere egun batez zure ondoan, Jesusen Ama eta gure Ama den Maria Birjinarekin, zure Erreinuan beti iraunen duen egun pozgarria ospa dezagun. Han, Jesu Kristo gure Jaunaren adixkide guziek beti goretsiko zaituzte :
Denek:
Gorputz bat guziak, zu goratzeko
Gorputz bat guziak, zu goratzeko
Aintza zuri Jauna – Aintza ! –
Jauna maite gaituzu – Maite ! –
Aintza zuri Jauna – Aintza! –
Jauna maite gaituzu.

Hunen bitartez, Hunekin eta Hunetan, Zuri, Aita, Jaungoiko guzialdunari, Izpiritu Sainduarekin batean Ospe ta aintza guzia gizaldi et gizaldi guzietan.
Amen.

——————————————————————————————-

Xiberotarrez :
Aintza zuri Jauna, Jauna maite gütützü, Aintza zuri Jauna, Jauna maite gütützü
Saintü saintü saintia Diren güzien Jinko Jauna Saintü saintü saintia Diren güzien Jauna
Benedikatia da zelü gorenetan Jaunaren izenian horra dena. Hozanna ! hozanna ! Ho!
Gora zü benedikatua zü Gora zü gora zu eskerrak zuri
Khorpitz bat güziak zü goratzeko Khorpitz bat güziak zü goratzeko
Khorpitz bat guziak zü goratzeko
Khorpitz bat guziak zü goratzeko
Aintza zuri Jauna Aintza
Jauna maite gütützu maite
Aintza zuri Jauna aintza
Jauna maite gütützu)

Aingeru batek Mariari_Jarraikiz Aingeruari (HE) E

1-
Aingeru batek Mariari
Dio graziaz betea
Jaungoikoaren semeari
Emanen diozu sortzea.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari
2 –
Jainkoaren nahi saindua
Ni-baitan dadin egina
Izan nadien amatua
Bainan geldituz Birjina.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari
3 –
Orduan Berbo Dibinoa
Gorputz batez da beztitzen
Oi, ontasun egiazkoa :
Jauna gurekin egoiten.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari
4 –
Otoitz zazu zure Semea
Gure Ama amultsua
Izan dezagun fagorea
Ardiesteko zerua.
Jarraikiz Arkanjeluari
Zerutik etorriari
Agur denek Ama onari
Beti Birjina denari

Gu garen eta guk daukaguna (HE)

Gu garen eta guk daukaguna,
Jaunak zuk dugu emana.
Zu zaitugula mendetan barna,
Bai ogi eta bai Jauna.

Ogiarekin gizonen lana
Har eta onar, zuk Jauna.
Etxetan, gutan den maitasuna
Har eta onar, zuk Jauna.

Gu garen eta guk daukaguna,
Jaunak zuk dugu emana.
Zu zaitugula mendetan barna,
Bai ogi eta bai Jauna.

Arnoarekin gizonen mina
Har eta onar, zuk Jauna.
Erien deia, dohakabena
Har eta onar, zuk Jauna.

Gu garen eta guk daukaguna,
Jaunak zuk dugu emana.
Zu zaitugula mendetan barna,
Bai ogi eta bai Jauna.

Huna Jauna Herria (HE)

Igandea dugu bai (HE)

Igandea dugu bai egun alaiena
Jesu Kristok Bazkotan argitu zuena
Kristauen bil eguna asteko lehena
Igandea dugu bai egun alaiena
 
Kristok ezarri dauku denen mahai Bera
Ahulduen hazkurri eskaini da bera
Nor da hemen egonen bihotza hozpera
Kantuz urbil gaitela ukan gomitera.
Igandea dugu bai egun alaiena
Jesu Kristok Bazkotan argitu zuena
Kristauen bil eguna asteko lehena
Igandea dugu bai egun alaiena

Oro deitu gaituen ezkilen zeinura
Berak gomitaturik bere apairura
Eta nork ez du haren hitzaren lillura
Gose bezain egarri herria heldu da.
Igandea dugu bai egun alaiena
Jesu Kristok Bazkotan argitu zuena
Kristauen bil eguna asteko lehena
Igandea dugu bai egun alaiena

Zurekin goazi Jauna, (HE)

Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

1 –
Ogi hau hartu eta
Nundik ez elgar maita ?
Bai ogi, bai sineste
Bihotzek bat baitute,
Nundik ez elgar maita ?
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

2 –
Gu gaitu Kristok hazi,
Jainkoaz gaiten bizi.
Eskaini Gorputzean
Grazia dauku eman,
Jainkoaz gaiten bizi.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

3 –
Ogia gozatzean,
Bat gaiten denak izan.
Orotan sar dezagun
Maitasun, anaitasun,
Bat gaiten denak izan.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

4 –
Zeruko edaria,
Bihotzak bozkaria !
Deneri eman indar,
Kurutze bidean kar :
Bihotzak bozkaria !
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

5 –
Edari saindu horri
Dario poz-iturri.
Odola edan eta,
Dugula maitez kanta,
Gozatuz poz-iturri.
Zurekin goazi Jauna,
Hau da bai zoriona !
Zu argi dugun denek Izpirituarekin
Bat Aita ganat egin.

Jainkoaren bildotsa (HE)

 

Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Urrikal Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Urrikal Jauna.
Jainkoaren Bildotsa,  Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
                        Emaguzu bakea.