Zato gure Jauna

Ikasteko, boz sintetikoan (Badago grabeta pollit bat Maite Deliart eta Mikel Erramouspek egina. Baimena galdetzekoa haatik):

 

Melodia soilik:

Russie, St, Pétersbourg, Église De La Résurrection

Zato gure Jauna, Mesias egina,
Gure Argia guzien bizia.
1 –
Zato laster gizonen salbatzerat,
Ilunbeak hartuen kontsolatzerat,
Zato Baketzaile,
Denen Salbatzaile.
Zato gure Jauna, Mesias egina,
Gure Argia, guzien bizia.
2 –
Zato zerutik hedoien artetik,
Lurra dago hemen beti hozturik,
Zato gutarterat,
Gure libratzerat.
Zato gure Jauna, Mesias egina,
Gure Argia, guzien bizia.
3 –
Zato munduko iduzki garbia,
Eta gure bihotzen Nagusia,
Zeru lurren jabe,
Ororen egile.
Zato gure Jauna, Mesias egina,
Gure Argia, Guzien bizia.
4 –
Zato mundua lanjerretan dago,
Oihu egin du zuri lehenago,
Entzun gure deia,
O Jesus maitea
Zato gure Jauna, Mesias egina,
Gure Argia, guzien bizia.
5 –
Zato gizonak daude herraminez
behar den bakea ezin eginez
zira etorriko
bake egiteko
Zato gure Jauna, Mesias egina,
Gure Argia, guzien bizia.