Archives de catégorie : KANTAK

Jauna baitan jos elgarri

Virtual singer:

Partitura

Jauna baitan jos elgarri bihotz hauk oi  Maria!
Amodio sainduaren betiko iturria,
Beira zkitzu amultsuki, beirale hain eztia.
Bi gazte hauk Ama entzun: zorion emozute!

Bi gazte hauk Ama entzun, zorion emozute!
Elgar maitez elgar lagun Zugana igan beite!

Eman heien etxeari zurean zen  goxoa,
hartan laster pitz dadila haur baten irriñoa!
Egin beti azkarrago heien amodioa,
orai danik elgarrekin duten goza Jainkoa!

Bi gazte hauk Ama entzun, zorion emozute!
Elgar maitez elgar lagun Zugana igan beite!

Heien baitan ez bedi sar sekula bekatua,
hits ez dadin zuk finkatu batasun amultsua!
Arratsetan hel bekizu heien otoitz kartsua!
Haurren haurrez gozaturik eman bier zerua!

Bi gazte hauk Ama entzun, zorion emozute!
Elgar maitez elgar lagun Zugana igan beite!

Helduena

Kanta Jaunari liburuko sailkapena eredu

Klika bihotzean (Gauza gutti aurkituko duzu mementoan)

Bilera kantuak edo meza hastekoak 
Ogi eta arnoaren eskaintza. 
Eukaristi kantuak 
Jaunartzea / Komunionea  
Abendua 
Eguberri
Garizuma
Pasionea. Kurutzea
Bazko. Bataioa. Bizi berria
Izpiritu saindua. Eliza
Trinitate saindua
Kristoren bestak
Apezgoa. Botu
Goresmen kantu eta bertze
Haur eta gazteen kantu batzu
Hilak azken finak.
Misione. Giristino eginbidea.
Hitzaren oihukatzea.
Andredena Maria
Sainduak. Omiasaindu ♥.
Himnoak
Salmoak. Kantika Biblikoak.
Igandeko bezperak.

Thailandia. Haur migranteei giza eskubideak erakatsi

 

 

CCFD-Terre Solidaire-ek lagundu proiektua

 

➤ Thailandiak kasik lau milioi migrante hartzen ditu, gehienak Birmaniarrak. Ordea Birmaniarren eskubideak maiz zangopilatuak dira, haien haurrek ere ondorioak jasaiten dituzte. Haur migrante horietarik %20 bakarrik eskolatuak dira. Anitzek lan egin behar dute. Kautzu-landetan, obra lantegietan, arraintzan edo turismoan non abusatuak izan daitezkeen..

 

➤  Haur horiek esperantzarekin handitzen laguntzeko “Foundation for Education and development” elkarteak haur birmaniarrak eskolatzen ditu pobreziatik ateratzeko helburuarekin. Eskolaz gain, “haurrak mugi” deitu programa proposatzen die. Helburua hauxe da : haurrak moldatu beraien eta beren komunitateen eskubideak ezagutzen eta zaintzen.

Bost eguneko formakuntza baten kari, giza eskubideen aitormen unibertsala eta ere haurren eskubideen ituna ikasten dituzte, eta engaiatzen dira giza eskubideen bortxaketak borrokatzerat. Horrela formatuak diren haurrek bestei erakusten die ikasi berri dutena

Artzain ona A33

 

1 –

Artzain ona mortuz mortu dabila,

Galdua den ardiaren bila..

Goazen deika, Jesus Jauna bezala :

Artalderat denak doatzila.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite. (bis)

2 –

Zenbat gazte argi bila dabiltzan,

Ez jakinez nola nun zer izan…

Sar ditela gurekilan Elizan,

Jesu Kristok argiz bete ditzan.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite.(bis)

3 –

Bekatuak zoin maiz ari dituen

Batasunak, familiak hausten…

Denak berriz batetara gaitezen,

Dugun ezar Jesu Kristo lehen.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite. (bis)

4 –

Bazterretan zenbat herra den sortu :

Haurrideak etsai egin ditu :

Hastiatuz, ez elgarri egin tu ;

Elgar maitez, denek egin kantu.

Jesus, eman bihotz eta sineste :

Salbatzaile gutan bizi zaite. (bis)

Hitzak Iratzeder
Kantua: Lapurdi irratiak grabatua Camino apezaren ehorzketetan

Melodia soilik:

Denek dezagun kanta

Jean Larrieu, Xalbat Berterretche, Mikel Erramouspe.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan

1 –

Aintza etxe xokoetan

Aintza herri guzietan

Aintza mundu zabalean

Aintza bihotzetik Aintza.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan.

2 –

Bildu haurridetasunez

Bildu bataio agintzez

Bildu herri bat eginez

Bildu gogo batez bildu.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan.

3 –

Zuri gure atseginak

Zuri gure bihotz minak

Zuri lur huntako lanak

Fedez zuretzat emanak.

Denek dezagun kanta Jaunaren izena

zeru lur zabaletan haren Jauntasuna

Herri alde orotan esku zartarakan

batetaraturik har gaitezen kantan.

J. Irigoyen 1986

Melodia soilik: