Archives de catégorie : Non classé

Biblia formakuntza 2025

Biblia formakuntza 24-25:

Biblia formakuntza 23-24:

Aurten ere  lan goxo eta sakona egiten ari zaigu Maite Iratzoqui Anderea. Hasiera lantzen segitzen dugu.

Biblia formakuntza 22-23

Hasiera lantzen du taldetxo batek  Maite Iratzoqui Anderearen laguntzarekin.

———————————————————-

2020ean -Gure taldearen sustatzaile jarraikiena, Mattin Larzabal joan zitzaigun. Ikus:

Herria | Kronikak | Abisuak

————————————————————

-Mezarat noa:

Fedea ta Kulturak berritz argitaratu du 600 aletan.

Eskerrak Gabiri eta Mattini!

_____________________________________________

2018-2019 urtea:

Biblia formakuntza euskaraz berritz hasi da. Jean-Pierre Etcheverry jaun apezak proposatzen du fede formakuntza bat euskaraz: Bliako salmoek duten gaurkotasunaz jabetzeko, (8 aldiz 2 oren, 50€ orotara)

1 Gako batzuk salmoak irakurtzeko;

2 Jainko kreatzaile eta salbatzailea laudatu ;

3 Jainko hurbila laudatu ;

4 Asarre salmoak ;

5 Barkamendu galdatzeko salmoak ;

6 Erregeen denborako salmoak ;

7 Jerusalemera igaitean kantatzen ziren salmoak ;

8 Jainkoaren egarria erakusten duten  salmoak.

Hamar bat lagun ari dira plazer handiz formakuntzaren segitzen.

Milesker Jean-Pierre Etcheverry jaun apeza!

————————————

Diozesako webgunean:

Mementoan  loturak ez dira martxan!!!

Webgunea berritzen ari dira!

  • Euskaltzaindiak omendu ditu liturgiako itzultzaileak  
  • Liturgia euskaraz:
  • Igandetako eta bestetako irakurgaiak:
  • Sainduak:
  • Artikuluak euskaraz:

102. A. Eskerrak eman. 7.ig (bukatzekoa)

Rose, Fleur, Rouge, Jardin, Nature, Été, Couleur

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari ;
Nere barneko guziek haren izenari.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,
Ez nehoiz ahantz zoin usu zaitzun urrikari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Harek barkatzen, noiz baitzare zu makur ari,
Indar emaiten, ahul bazare, ala eri.
Libratzen zaitu, kasik baitzare hil erori,
Emaiten dautzu amodioa minen sari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Ona da Jauna eta guzien urrikari,
Ez hasarrekor bainan bihotzen altxagarri.
Gaizkien arau ez zaiku Jauna nehoiz ari,
Ez eta ere hobenen arau lotzen guri.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Bi zeru aldek ezin neholaz jo elgarri:
Gure hobenak gutarik urrun hak ezarri.
Nola baitio aitak behatzen semeari,
Hala da Jauna, Jainkozaleen urrikari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

97. C. Egin Jaunari . 33. igandea

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Egin Jaunari soinu kantu:
Jo xirribika, jo salmo ttunttun eta xistu,
Adar-soinu jo, zilar-soinu,
Pitz eta kanta, lurrak errege Jauna baitu.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Itsas-uhainek hari kanta:
Lur guzia jauz: guzi guzien Jauna baita.
Ibaiek egin esku zarta:
Mendi-buruek, irrintzin eta zinka bota.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Kanta Jaunari, heldu baita:
Bai, heldu baita, berak hartzeko lurraz arta.
Joanen du joanen lurra zuzen,
Herriak oro zuzenbidean joan ditezen.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

97. C. Kanta Jaunari kantu berri. 28

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.
Kanta Jaunari kantu berri,
Harek eginak oro baitire miragarri.
Berez bere da nausi jarri,
Bere besoaz jaun agertu da munduari.

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.
Salbatzaile da jeiki Jauna :
Ikusi dute zoin ona dugun, zoin zuzena
Izraelentzat zer laguna,
Erakutsi du bere betiko bihotz ona.

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.
Lur guziak du ikusia
Gure Jaunaren salbamenduko iguzkia.
Kanta Jaunari lur guzia :
Pitz eta kanta, bai bozkaria, bai loria.

Herri guzien salbagarri
Hara gaur non den Jauna jeiki.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

39. s. Beha nindagon 20. i. C

 

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!

Beha nindagon, Jauna, beha:
Eta ukurtuz entzun daut entzun intziria.
Harek zilotik nau atera,
Lohi putzuen barnetik eman argitara.
Harri gainean nau ezarri,
Nere urratsak nausi dabiltzan guzieri.

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!
Kantu berri daut ahoratu,
Jainko Jaunaren alderateko esker-kantu.
Ainitzek dute ikusiko,
Eta beldurrez Jaunaren baitan sinetsiko.

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!
Dohakabe naiz, ezindua,
Bainan Jainkoak niganat luze du eskua.
Zu zaitut lagun, zu laguntza:
Zatozkit laster, ez otoi, Jauna, otoi, luza!

Entzun, Jainkoa, otoi, entzun!
Zatozkit, Jauna, laster lagun!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

26. C. Jauna dut argi G. 2. ig

Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?
Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?
Jauna dut lagun: nork behar nau ni dardarazi ?
Entzun, Jainkoa, otoizka dagon nere boza;
Urrikal zaite, ihardets neri : otoi, mintza.

Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?
Bihotza deika, beha ta beha banabila,
Zure zeruko begitartea gaupez bila.
Etzadazu ba begitartea hola gorde,
Ez hasarrean zure zure hau utz debalde.

Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?
Badut sineste: ikusika dut zoin den ona
Bizi direnen lurrean ona Jainko Jauna.
Egon bakean Jaunaren beha : izan gizon :
Altxa bihotza eta Jaunaren beha egon.

Jauna dut argi, Jauna geriza, ni nork izi ?

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Helduena

Kanta Jaunari liburuko sailkapena eredu

Klika bihotzean (Gauza gutti aurkituko duzu mementoan)

Bilera kantuak edo meza hastekoak 
Ogi eta arnoaren eskaintza. 
Eukaristi kantuak 
Jaunartzea / Komunionea  
Abendua 
Eguberri
Garizuma
Pasionea. Kurutzea
Bazko. Bataioa. Bizi berria
Izpiritu saindua. Eliza
Trinitate saindua
Kristoren bestak
Apezgoa. Botu
Goresmen kantu eta bertze
Haur eta gazteen kantu batzu
Hilak azken finak.
Misione. Giristino eginbidea.
Hitzaren oihukatzea.
Andredena Maria
Sainduak. Omiasaindu ♥.
Himnoak
Salmoak. Kantika Biblikoak.
Igandeko bezperak.

Bangladesh. Herrian gelditu diren haurrak zaindu

Laguntza katolikoak, Caritas-ek lagundu proiektua

 

➤Badu bost urte, emazteak lekuz aldaratzen direla gero eta gehiago Bangladeshen. Lanbide duinago eta emankorragoak bilatzen dituzte, sorterrian utzi dituzten haurren bizimaila hobetzeko. Ordea, haurrak beren ber utziak dira, zailtasunak dituzte osasun eta hezkuntza zerbitzuetara jotzeko. Ahantzi gabe abandonatuak sentitzen direla.

 

➤Laguntza katolikoak OKUP deitu zerbitzua irekia du haur horiek laguntzeko biziari ohartzen elkarte batzuetan, beren osasuna eta higienaren betebeharrak ezagutzen, bai eta bidenabar beren ongizatea indartzen. Programa horretan badira ehun haur. Okup-ek laguntzen ditu ere amak sorterrirat itzultzen.