Tous les articles par admin1653

90. C. Jaun-Goikoaren hegalen pean (Gariz. 1)

Egun beltzetan, zu, Jauna, izan nere aldean.
Jaun-Goikoaren hegalen pean, zer bakean,
Indar guziak dituenaren itzalean.
Jaunari diot: nere geriza zure baitan.
Bihotz guziaz nago Jaunaren eskuetan.

Egun beltzetan, zu, Jauna, izan nere aldean.
Ez daiteke sar atsegaberik zure baitan,
Ez minik ere gauaz lo zauden toki hartan.
Aingerueri diote zutaz Jaunak erran
Zure zaintzeko munduko bide guzietan.

Egun beltzetan, zu, Jauna, izan nere aldean.
Esku besotan zaituzte berek eremanen,
Zure zangoek deus harririk jo ez dezaten.
Lehoinen eta suge gainetik zare joanen,
Herensugeak ditutzu ere leherturen.

Egun beltzetan, zu, Jauna, izan nere aldean.
Neri baitago eginen diot begitarte,
Zainduko dut nik, nere izena baitu maite.
Deitu orduko, banagokio beti alde,
Altxatuko dut, deneri nausi eman arte.

Egun beltzetan, zu, Jauna, izan nere aldean.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

Helduena

Kanta Jaunari liburuko sailkapena eredu

Klika bihotzean (Gauza gutti aurkituko duzu mementoan)

Bilera kantuak edo meza hastekoak 
Ogi eta arnoaren eskaintza. 
Eukaristi kantuak 
Jaunartzea / Komunionea  
Abendua 
Eguberri
Garizuma
Pasionea. Kurutzea
Bazko. Bataioa. Bizi berria
Izpiritu saindua. Eliza
Trinitate saindua
Kristoren bestak
Apezgoa. Botu
Goresmen kantu eta bertze
Haur eta gazteen kantu batzu
Hilak azken finak.
Misione. Giristino eginbidea.
Hitzaren oihukatzea.
Andredena Maria
Sainduak. Omiasaindu ♥.
Himnoak
Salmoak. Kantika Biblikoak.
Igandeko bezperak.

91. C. On da Jaunaren aipatzea (8.ig)

Hain ona baita, aipa Jauna !
On da Jaunaren aipatzea,
Jainkoa, zuri kantatzea.
Goizetan diot : zu zoin ona,
Eta gauez gau : zoin zuzena.

Hain ona baita, aipa Jauna !
Zuzena nola palmondoa,
Nola zedroa, goiti doa.
Jainkoarenak palmen pare,
Hek betiere dena lore.

Hain ona baita, aipa Jauna !
Fruitu badute, zahar ere :
Beti pitz eta gotor dire.
Dioten Jauna zoin den zuzen :
Nere harroka ez mugitzen.

Hain ona baita, aipa Jauna !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago:

Bangladesh. Herrian gelditu diren haurrak zaindu

Laguntza katolikoak, Caritas-ek lagundu proiektua

 

➤Badu bost urte, emazteak lekuz aldaratzen direla gero eta gehiago Bangladeshen. Lanbide duinago eta emankorragoak bilatzen dituzte, sorterrian utzi dituzten haurren bizimaila hobetzeko. Ordea, haurrak beren ber utziak dira, zailtasunak dituzte osasun eta hezkuntza zerbitzuetara jotzeko. Ahantzi gabe abandonatuak sentitzen direla.

 

➤Laguntza katolikoak OKUP deitu zerbitzua irekia du haur horiek laguntzeko biziari ohartzen elkarte batzuetan, beren osasuna eta higienaren betebeharrak ezagutzen, bai eta bidenabar beren ongizatea indartzen. Programa horretan badira ehun haur. Okup-ek laguntzen ditu ere amak sorterrirat itzultzen.

Thailandia. Haur migranteei giza eskubideak erakatsi

 

 

CCFD-Terre Solidaire-ek lagundu proiektua

 

➤ Thailandiak kasik lau milioi migrante hartzen ditu, gehienak Birmaniarrak. Ordea Birmaniarren eskubideak maiz zangopilatuak dira, haien haurrek ere ondorioak jasaiten dituzte. Haur migrante horietarik %20 bakarrik eskolatuak dira. Anitzek lan egin behar dute. Kautzu-landetan, obra lantegietan, arraintzan edo turismoan non abusatuak izan daitezkeen..

 

➤  Haur horiek esperantzarekin handitzen laguntzeko “Foundation for Education and development” elkarteak haur birmaniarrak eskolatzen ditu pobreziatik ateratzeko helburuarekin. Eskolaz gain, “haurrak mugi” deitu programa proposatzen die. Helburua hauxe da : haurrak moldatu beraien eta beren komunitateen eskubideak ezagutzen eta zaintzen.

Bost eguneko formakuntza baten kari, giza eskubideen aitormen unibertsala eta ere haurren eskubideen ituna ikasten dituzte, eta engaiatzen dira giza eskubideen bortxaketak borrokatzerat. Horrela formatuak diren haurrek bestei erakusten die ikasi berri dutena

Iguzki kilometroak kanpaina

Elizako hamar elkarte eta zerbitzu biltzen ditu kanpaina horrek urtero.

Urtero, 250 000 haurrek partzen hartzen dute « iguzki kilometroak » kanpainan. Iguzki proiektuak ezagutzen dituzte.

Munduan gauzak aldatzen saiatzen diren haurren bizia ezagutzen dute.

Nahi baduzu, zuk ere parte hartzen ahal duzu, menturatzen ahal zira zure lagunekin, edo zure familiarekin…

Iguzki kilometroak , zer da ?

Frantzia guzian den kanpaina baten izena da, 7urtetik 11 urterainoko haurrek eta haien familiek parte hartzen dute.

Zure ingurumena ezagutzen eta zaintzen ikasiko duzu, ekintza zehatzetan sartuko zira, eta zailtasunean diren haur batzuk ezagutuko dituzu.

Sosa ere biltzen ahalko duzu, haur horiek laguntzeko Frantzian eta beste herrietan ere.

Hiru helburu ditu kanpaina honek :

– munduan diren haurren bizia ezagutu, eta ere haien zailtasunak (bazterketa, pobrezia, eta abar…)

– elkartasun unibertsalari ireki, garapen ekintzak ezagutu eta haien partaide bilakatu.

– Aberastasunak partekatu, eta garapen proiektu batzuk sustengatu.

Iguzki kimometroen historia

1958 urtean, Jean Rodhain apezpikuak katoliko talde batzuekin « iguzki kilometroak » asmatu zituen, elkartasunezko ekintza bat haurrentzat eta haurrekin pentsatua. Pentsatu zuen haurrak asmatzaile, XXIgarren mendeko aktore, munduari idekiak izanen direla. Iguzki kilometroak eman zion ekintzari izena, haur pobreak ere  oporretara iguzkirat joan daitezen.

Huna zer izan zen kanpainaren mezua 1958urtean :

(Jean Rodhain apezpikua, “laguntza katolikoaren sortzailea)

“2000 urtean Pariseko apezpiku izanen dena 1945an sortua da. Orain 12 urte ditu. 2000 urteko ministro eta arduradun izanen direnak, aurten 10 edo 14 urte dituzten haurrak dira : orain josteta, irriz eta lanean ikusten ditugun haurrek 2000 urtean 55 urte ukanen dituzte.

Haur horiei galdegiten badiet partekatzea xokolatea auzoarekin, elkartasuna auzoekin ikasten dute, eta hori premiatsua da.

Baina, ikusten ez dituzten haurren zailtasunak ikasten badituzte, eraikia ikusiko ez duten proiektu batentzat laguntza galdegiten badiet, orduan bai, mundu osorat zabaltzen den elkartasuna ikasten dute. Manatuko duten mundua sozial mailan gaurdanik ikusten ikasten dute…  Eta gu, orduan, beste mundurat joanak izanen gira.

gaurko haurretarik jinen dira 2000 munduko aberastasunen banaketak, indarrak eta goseak

1958an, Frantzia guztian zehar ibili zen karabana bat, Bruselatik (han baitzen erakusteka unibertsala), Lurderaino (Ama Birjinaren agertzeen 100 urteak ospatzen baitziren).

Aldi guzietan, asko hiritan, biltzar eta bestak izan ziren

102. C. Eskerrak eman. 7. ig

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari;

Nere barneko guziek haren izenari.

Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,

Ez nehoiz ahantz zoin usu zaitzun urrikari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

 

Harek barkatzen, noiz baitzare zu makur ari,

Indar emaiten, ahul bazare, ala eri.

Libratzen zaitu, kasik baitzare hil erori,

Emaiten dautzu amodioa minen sari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

 

Ona da Jauna eta guzien urrikari,

Ez hasarrekor bainan bihotzen altxagarri.

Gaizkien arau ez zaiku Jauna nehoiz ari,

Ez eta ere hobenen arau lotzen guri.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

 

Bi zeru aldek ezin neholaz jo elgarri:

Gure hobenak gutarik urrun hak ezarri.

Nola baitio aitak behatzen semeari,

Hala da Jauna, Jainkozaleen urrikari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago:

01. C. Bai dohatsua. 6.ig

 

Bai dohatsua Jaunari dagon fededuna.
Bai dohatsua zuzen ibilki den gizona:
Ez du onartzen gizon makurrek diotena.
Bekatoreen bidean ez da hura sartzen,
Ez eta ere trufatzaileen lagun jartzen.


Bai dohatsua Jaunari dagon fededuna.
Zuzen denari Jainko legea zer gozoa!
Gau eta egun haren legean du gogoa.
Iduri luke ur bazterrean den zuhaitza:
Ordu denean fruitu nasaiak baitakartza.


Bai dohatsua Jaunari dagon fededuna.
Haren ostoa ez da zimeltzen, ez erortzen:
Egin guziak ongi doazko eta zuzen.
Ezta ez hala gizon makurrez, ezta hala:
Bainan haizean lasto-errautsa den bezala.
Gizon zuzenen urratsak Jaunak zaintzen ditu,
Gizon makurren bideak, aldiz, onik eztu.

Bai dohatsua Jaunari dagon fededuna.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.

Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et ‘erdi beherago

 

 

137. C. Eskerrak zuri (5. ig)

Gaur aingeruen aintzinean,
Dugun Jaunari esker eman!
Eskerrak zuri, eskerrak, Jauna, bihotz osoz
Otoizka entzun nauzulakotz.
Aingeruak so, zaitut zu kantuz aipatuko,
Tenplo alderat belauniko.

Gaur aingeruen aintzinean,
Dugun Jaunari esker eman!
Eskerrak zuri, on baitzare, on eta zuzen:
Zuk hitza funski atxikitzen.
Nik zuri oihu egin orduko, zuk ni entzun:
Zer indar gaitzaz bete nauzun.

Gaur aingeruen aintzinean,
Dugun Jaunari esker eman!
Eskerrak zuri, lurreko jaunek orok betan,
Zuk hitzemanak aditzean.
Jaunak eginez guziak kantuz badabiltza:
Bai Jainko Jaunak ospe gaitza.

Gaur aingeruen aintzinean,
Dugun Jaunari esker eman!
Zure eskua luzatuz nauzu beti zaintzen,
Zu, behar deno, zain egonen.
Zuk duzu, Jauna, betiereko bihotz ona,
Sekulan ez utz hasi lana.

Gaur aingeruen aintzinean,
Dugun Jaunari esker eman!

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat et’erdi beherago: