
Soprano
Alto
Tenor
Baxu
Xalbat Berterretche Mikel Erramouspe J. Larrieu
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
1 –
Begien biziak argi egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
2 –
Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
3 –
Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bideak, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.
Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.
-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-
EKE-ren webgunetik. Eskerrak Jo Maris Jaunari. Eskerrak Mikel Erramouspé lehendakariari baimena emateagatik.
Ager betiko bihotz ona, salbamendua igor, Jauna.
Huna zerutik Jaun zerukoa guri mintzo:
Bake dugula, bake dio.
Jainkozalentzat salbamendua zoin hurbil den !
Haren ospea gutaratzen.
Ager betiko bihotz ona, salbamendua igor, Jauna.
Amodioak eta egiak, nola lehen,
Dute munduan bat egiten.
Zuzentasuna eta bakea sekulako
Besarka dira juntatuko.
Ager betiko bihotz ona, salbamendua igor, Jauna.
Egia zaio gure lurrari aterako,
Zuzentasuna zerutik so.
Ongi nasaia Jainkoak berak emanen du :
Jaunari esker lurrak fruitu.
Hak aitzinean zuzentasuna izanen du :
Doan bidean salbamendu.
Ager betiko bihotz ona, salbamendua igor, Jauna.
Tonu bat beherago
Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Izraeldarren artzain, entzun :
Zure ardiak lehen bezala otoi, lagun !
Zure indarra berpitz-azu :
Zato, Jainkoa, salba gaitzazun, etor ba zu !
Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Gu ganat itzul, Jaungoikoa,
Zerutik beha, gure zain heda zuk besoa!
Zain mahasti hau, zaint zazu ba :
Zure eskuinak lantu mahatsa, otoi, salba.
Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Zure gizona zuhauk lagun,
Hautatu duzun gizasemea hel dakigun.
Zure gaitutzu sekulako :
Pitz gaitzazu, pitz, guk zuri beti kantatzeko.
Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Iratzeder
Abenduko 1. Igandea B 79. Salmoa
L.a. 38 / S.a. 1
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Ur bazterreko pausa-lekurat banerama,
Pitz dakitan hor pitz arima.
Haren ondotik, bide zuzenez ni banoa:
Haren izena zoin gozoa.
Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Zuhauk dautazu ezartzen neri mahain xuri,
Etsai guzien harrigarri.
Ixurtzen duzu nere bururat usain ezti
Basoan badut gaindiz gaindi.
Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Nik zoriona eta grazia ditut lagun,
Nere bizian gau ta egun.
Banago-eta, Jaun zerukoa den etxean,
Epe luzerik luzenean.
Jauna dut artzain, ez naiz egonen beharrean
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Tonu bat beherago:

Doinua: Gabriel Lertxundi.
Bai dohatsuak Jaunaren beldur dabiltzanak!
Dohatsu bai zu, Jaunaren beldur bazaudena,
Haren bidetan zabiltzana.
Zure eskuen lanetik duzu jan-edana,
Eskutan duzu zoriona.
Bai dohatsuak Jaunaren beldur dabiltzanak!
Zure andrea mahats ondo bat bezain jori
Etxe xokoa bozten ari.
Zure semeak oliba ondo gotor batzu,
Mahainean so dagozkitzu.
Bai dohatsuak Jaunaren beldur dabiltzanak!
Hara nolako zorionean dabilana
Jaunaren beldur den gizona.
Jainkoa lagun, bizi zareno izan urus,
Zure semeak azkar ikus.
Hitzak: Iratzeder
Melodia:
1 –
Maria, Jainkoak zaitu betidanik hautatu
Eta Jesus zuk duzu sortu. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
2 –
Semea guri emanez, maitasunaren Ama
Egin duzu, Jaunak errana. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
3 –
Gure berri baitakizu, ikus gure beharrak
Pozez bete gure bihotzak. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
4 –
Guk Jauna uzten badugu, bihotzaren gogorrez
Zaude zu hor, Ama otoitzez. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
5 –
Haur batek amarendako ditu bere nigarrak
Badazkitzu gure beharrak. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
6 –
Noiz duzu gutan piztuko, Graziaren irria ?
Zure daude haurrak, Maria. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
7 –
Zeruan hartua zaitu, Jaun Onak bere gana
Gutaz ere orroit zu, Ama. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !
Hitzak: Decha/Iratzeder
Doinua: Paul Decha
Kantua sintesi ahotzez: