Tous les articles par admin1653
Protégé : Txori kantazale ederra
Bizi sua gure esperantza
Bizi sua (Andredena Mari 2025) Bozapalentzat:
A l’unisson:
Errepika: Bizi sua gure esperantza…
1- Herri eta hizkuntza guziak…
Errepika
2- Amultsuki zaintzen gaitu Jaunak
A 4 voix
Refrain: Vive flamme
3- Lève-toi disciple
Refrain.
Sinesten dut

Ikusten dituztan gauzak
Senditzen dituztan gauzak
Jastatzen dituztan gauzak…
ederrak, gozoak, onak direla
Sinesten dut
Entzuten dituztan otsak
bereizten dituztan soinuak:
abereen garrasiak, gizaki ororen mintzoak
kantatzen diren abestiak
biziaren mugimendu daldara izaki orotan…
amiagarriak, atsegingarriak, pozgarriak direla
Sinisten dut
Biziaren mugimendu ots desberdina
Izaki eta gizaki guzietan
hunkigarria, zoragarria, lilluragarria dela
Sinesten dut
Loreak loretze betean
fruituak fruitutze betean
zuhaitz eta harri eta burdin
lurraren lurtatze mugimendu daldaran
mendiak eta itsasoak
izaki eta gizaki guziak
izadiaren ekilibrio betean iraunen dutenean…
Sinesten dut
gizonaren zoriontze betean.
Esperantzak
gizon guzien
izerdiaren izerdiaz
burrukaren burrukaz
mundu berri bat
erdiko duenean…
Sinesten dut
gizonaren zuzentasun betean
gizonaren askatasun betean
gizonaren amodio betean.
Loreen loretze betean
Fruituen fruitutze betean
lurraren lurtatze mugimendu daldaran
izaki eta gizaki guziak
irautearen betean dantzatuko direnean…
Sinesten dut
hastapeneko, gaurko eta betirako
Amodio haren izenean
eta, berriz ere, deituko diot:
Biziaren Jaun Goikoa
hastapenetik betirakoa…
Sinesten dut
Testua: Manex Erdozaintzi-Etxart, Ibarrolako frantziskanoa (1934-1984)
Ahotsa: Peio Ospital
Bizi-sua gure esperantza
Bai eskerrak eman X.3*
Kasko batekin stereo moduan entzuten da. Klika!
Soilik alto boza:


Partitura imprimatzeko klika hemen
Tonu bat beherago:
Oi mirakuilu guziz
Senperen Elissagarayen despeidan
Bai gora
Senperen Elissagarayen despeidan:
Jesus artzain guziz amultsua
Goresleak, Senperen, senpertarrekin
Jesus , Artzain guziz amultsua,
Galdurik den ardia bilatzen duzu,
Urrikal Jauna, otoi, urrikal,
Otoi urrikal Jauna, urrikal Jauna !
Jesus, Artzain guziz amultsua,
Eriturik dagona sendatzen duzu,
Urrikal Jauna, otoi, urrikal,
Otoi urrikal Jauna, urrikal Jauna !
Jesus, Artzain guziz amultsua,
Bidean eroria altxatzen duzu,
Urrikal Jauna, otoi, urrikal,
Otoi urrikal Jauna, urrikal Jauna !
Jean Eliçagaray apezari agurra
Agur eta eskerrak, Jean Jaun Erretorra
Orai goza ezazu zure erretira (bis)

Agur eta eskerrak, Jean Jaun Erretorra
Orai goza ezazu zure erretira (bis)


