Archives de catégorie : KANTAK

Jainkoaren argi.

Jauna, zuk emaguzu  R.37 (Jainkoaren argia)

Iduzkilore:

Partitura

Norberak kantatzeko

 1.

Zuk eginak iduzki, zeru ta izarrak,

Arrain xori, abere, lore ta belarrak,

Gizonaren bizian, on eta beharrak,

Zure dohain hoientzat, gu denen eskerrak.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

2.

Egin duzu gizona zure idurira,

Izpiritu ta bihotz gorputzaz gainera,

Gizonaren bizia da zure ardura,

Amodio bidetik hel dadin zerura.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

3.

Mendez mende zuk duzu argitu gizona,

Gose, gerla, desterru, pairatzen zagona,

Batetara bildurik bakarka zoana

Amodioz hitzeman zure berri ona.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

4.

Jesusekin bete ta zuk egin agintza

Zuzenean ekarri dauku zure hitza

Amodio bidean gidatu bihotza

Ilunbeak argitu, sortu esperantza.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

5.

Orai gure bizian leial Argiari

Behar dugu jarraiki zure mezulari

Begi eta laguntza eman ahulari

Fedearen lekuko bertzen zerbitzari.

Jauna, zuk emaguzu zeruko argia

Bero gure bihotza, ideki begia.

Egun berria

Graxi eta Pantxika Solorzano:

Partitura

 

Norberak kantatzeko

EGUN BERRIA

Egun berria sortu denetik,

Kristoren grazia lagun,

Loaz geroko lehen ahotsez

Jainkoa gora dezagun.

 

Kristoren bidez sortu baititu

Gau egunak Egileak

Elkarri hurbil gerta daitezen

Ezarri die legea.

 

Zu fededunen zinezko Argi,

Zu lege zaharraz gaindi,

Gauak itzaltzen ez zaituena,

Betiko argitan Argi.

 

Egizu, Aita, egun honetan

Bizi gaitezen zintzorik.

Kristok esanak gogoz eginez

Izpirituak beterik.

 Amen

 

 

Gurekin egon!

 

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

1 –

Zertaz mintzo zinezten bihotz ilun

Ibiliz hola bihotz ilun ?

Hara Jerusalemen herenegun

Jesus hil dela herenegun.

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

2 –

Gutarteko jendeak bizi dela

Omen dabiltza: bizi dela.

Gizon zentzugabeak, zoin epela

Zuen bihotza zoin epela !

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

3 –

Kristok behar zituen jasan behar

Horiek oro jasan behar.

Piztu eta zadien ospean sar

Betiereko ospean sar.

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

4 –

Emauzeko bidean bihotza su

Ez ote ginen bihotza su ?

Jesus mintzo zenean, hain dohatsu

Hari ginauden hain dohatsu.

 

Gurekin egon, gurekin Jauna,

Oraino dugun hitz egin

Heldu da gaua ilun iluna

Gurekin egon gurekin.

Melodia soilik

Denek denetan gorets Jainkoa

 

Denek denetan gorets Jainkoa

Denetan gorets Jainkoa

1 –

Bai bihotzean bai gorputzean gorets-azue Jainkoa

Bai solasetan, bai urratsetan, gorets-azue Jainkoa

Jainkoa ganik baita mundua, Jainkoa ganat baitoa

Denek denetan gorets Jainkoa

Denetan gorets Jainkoa

2 –

Bai egun argiz bai gau betean, gorets-azue Jainkoa

Lanean ariz eta jostetan, gorets-azue Jainkoa

Hori da hori bakotxarentzat zorionaren gakoa .

Denek denetan gorets Jainkoa

Denetan gorets Jainkoa

4 –

Oren beltz eta poz aldietan, gorets-azue Jainkoa

Bihotzez kanta, eskerrak eman, gorets-azue Jainkoa

Hartan bakarrik, hartan gizonak du bihotzaren osoa .

Denek denetan gorets Jainkoa

Denetan gorets Jainkoa

Iratzeder eta Xalbat Berterreche.

Doinua soilik:

Kanta maitasunari

Kanta maitasunari

bake biziari

nihun diren

bi gauza oneneri.

Bihotza indarka,

Pozez deiadarka,

Bi gauza hauen bila

lehiaka.

 

Bakea, bizia,

ari gera kantatzen.

iñork erantzunik ematen.

Kanta zagun indartsu,

denak bateratu,

kalte dana irentsi ta zapaldu. u u (bis)

Hitzak: Urretxindorrak
Melodia: Amerikar herrikoia

Ikasteko:

melodia bakarrik

 

melodia sintesi bozarekin

 

Partitura

MUNDUKO BIDEAK

Mendi ta belardi bota izerdi

boz lilluragarriz!

Bihotz eta lore eman kantari

zorionaren egarriz!

1 –

Mundu huntako bideak

Adixkidez beteak

Ordokitzen igaiteak

Argitzen ilunpeak

Mendi ta belardi bota izerdi

boz lilluragarriz!

Bihotz eta lore eman kantari

zorionaren egarriz!

2 –

Mundu huntako bideak

Maitasunez beteak

Handiak eta xumeak

Batzen  gure xedeak.

Mendi ta belardi bota izerdi

boz lilluragarriz!

Bihotz eta lore eman kantari

zorionaren egarriz!

3 –

Amodioikin eginak

Elgarrekin jasanak

mundu huntako bideak

Zeruko zurubiak.

Mendi ta belardi bota izerdi

boz lilluragarriz!

Bihotz eta lore eman kantari

zorionaren egarriz!

Soeur Sourire/Mixel Lekuona

Ikasteko:

melodia bakarrik

melodia sintesi bozarekin

Partitura

Munduko Haurrak

Kantari: Iguzkilore. Hitzak: Mixel itzaina. Melodia: Xalbat Berterretche. Antolaketa Jo Maris

Kolore guzietako

haurrak munduan bagira

Xuri, hori edo beltzak,

denak berdinak ez gira

Bainan ikusiko duzu

hurbildik jarriz begira

Segeretu beren jabe

gure begien dirdira.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

Jende haundia lasterka,

zeren ondotik dabila

Zergatik kanporat joan,

zutan duzunaren bila

Jende haundia ez pentsa,

zure baitan dela hila

Zorion iturria den

haurren aberri ixila.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

Mundu huntako bizia

ez da denentzat berdina

Sortu orduko ainitzek

sendi gosearen mina

Oihuz gaude gaur zueri

noiz izanen da egina

Edozoin haurren amentsa

izan dadien urdina.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

Gure Aita eta Ama

nahi dauzuegu erran

Nahi ginukela zuer

musu bero bat gaur eman

Zorionaren haizeak

har gaitzala ta ereman

Maitasuna betiko den

Jainkoaren erresuman.

Elgarrekin haur guziak,

Has kantari biziari

Elgarrekin haur guziek,

Agur zuri mundu berri ! (2)

M. Itçaina X. Berterretche.

Ikasteko: melodia bakarrik. Tonu bat beherago

 

Gure ganat

Iduzkilore Aupa Jainkoa 3

Gure ganat otoi zato Jauna

Gure bihotz iluna

Berotzerat, sustatzerat berritz

Maitasunaren argiz

1 –

Badakigu nola xumeekin usu bazinabiltzan

Emaguzu, umil ibil gaiten, gure urrats guzietan.

2 –

Badakigu maite zinuela haur ttipien irria

Emaguzu behardunen alde bihotz zabal idekia.

3 –

Badakigu bihotzez garbiak nola dohatsu diren

Emaguzu, garbi eta zuzen zu bezala izan gaiten.

4-

Badakigu agertu duzula berri on ta ederra

Emaguzu, haren arabera ibiltzeko goi indarra.

Jean Larrieu 93

Ikasteko: Melodia bakarrik (tonu bat beherago)

 

 

Iñaki saintüaren otoitza

Hona ni Jauna, har ene askatasüna,
ene oritmen, ene adimen osoa.
Har nik düdan güzia
eta enia den dena,
zük eman deiztatzüt,
zuri Jauna düt bihürtzen.
Dena zurea da, egizü denetan
nahi düzüna.

Emazü zure maitasün eta grazia, eta grazia
horiekin badiket
(?) nahikoa, nahikoa (bis)

Amen, Amen

Pier Paul Berzaitz

Eskerrik asko

Eskerrik asko, Jauna bihotz bihotzetik,

eskerrik asko, Jauna, orain eta beti.

1 –

Eskerrik asko, Jauna, gutan zaudelako

eta zure biziaz bizi garelako.

2 –

Zure hitzen gozotan, zu gure gidari,

ogi eta arnotan zu gure janari.

3 –

Erakutsi daukuzu zure maitasuna,

ta maitasun bidea den zuzentasuna.

4 –

Zu zaitugu artzaina, gu zure artalde,

gure bihotzak beti behartsuen alde.

5 –

Zure gisara, Jauna, gaitezen ibili,

Zure gisara, Jauna, on eginez beti.

Melodia bakarrik