Tous les articles par admin1653

Xalbat Martinon apezari bere ilobek

Xalbat Martinon apezari bere ilobek kantatua ehorzketa egunean (2021/10/04). Bere apezgoaren 50 urtekari egin bertsuak dira.

50 URTEZ !!

(doinua : Lili bat ikusi dut)

Mende erdi bat hortxet zaitugula apez

Etxez-etxe oinez ta herriz-herri airez

Bazterretan hedatuz, maitasun ta fedez

Ele goxo asko ta irriño, nola ez !

 

 

Apal-apala mintzo, doi-doia ageri

Prediku luze gutti, bai obrak nasaiki

Xinaurria iduri, beti zerbait ari

Xume, pobre ta eri, denen zerbitzari

 

Jo harat ta jo hunat ottoren otoa

Izan dain “quatr’L”, “Visa, edo orai “C trois”

Bakotxak ukana du bai, behin kaskañoa

Apezek, zeruetan ardura gogoa !

 

Maule ta Brasileko langile Portuges,

Familia ta lagun, xuri edota beltz

Zure etxean beti, sartzen atseginez

Milesker Otto Xobur, oi, bihotz-bihotzez !

N.C.

2009/06/21

Aita guziz ona B25 HE

Ainhoak R Idiarten omenez

Aita guziz ona Zu jaunen Jauna,
Zabalik daukazu zeru gain-gaina.
Guretzat ezarri duzu mahaina :
Zoin den hunkigarri zure dohaina !
1 –
Ogiaren itxuran Jesus dut hartuko
Harek bainau betiko bizian sartuko.
Aita guziz ona Zu jaunen Jauna,
Zabalik daukazu zeru gain-gaina.
Guretzat ezarri duzu mahaina :
Zoin den hunkigarri zure dohaina !

2 –
Lurrak ondu mahatsak arnoa dario …
Odol sainduak dio emaiten balio …
Aita guziz ona Zu jaunen Jauna,
Zabalik daukazu zeru gain-gaina.
Guretzat ezarri duzu mahaina :
Zoin den hunkigarri zure dohaina !

Hitz et’aire : Roger Idiart.

Aintza zuri Jauna A 67 HE

Aintza zuri Jauna,
Zeru lurretan zaudena ! (bis)
1 –
Agur gorespen zuri Jaun Goiko Aitari
Zerukoak iduri, gu hemen kantari.
Aintza zuri Jauna,
Zeru lurretan zaudena ! (bis)
2 –
Gorespen zuri ere, Jainkoaren Seme,
Ahaltsu bezain xume, Jaun eta langile.
Aintza zuri Jauna,
Zeru lurretan zaudena ! (bis)
3 –
Izpiritu Saindua, guziz amultsua,
Bero zazu mundua, heda zure sua.
Aintza zuri Jauna,
Zeru lurretan zaudena ! (bis)

A 67 Hitz et’aire : Roger Idiart.

Aintza zeruan Jaunari HE

Aintza zeruan Jaunari (ter)
eta bakea (2) lurrean gizoneri (bis)

Eta bakea lurrean haren gogoko gizoneri.
Hain handi eta eder zaitugulakotz,
gora zu ! benedikatua zu !
Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri.
Jainko Jauna, zeruko errege,
Jaungoiko Aita, guziahalduna.
Aintza zeruan Jaunari (ter)
eta bakea
(2) lurrean gizoneri (bis)

Jauna, Seme bakar, Jesu kristo ;
Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, Aitaren Seme.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua : urrikal Jauna.
Zuk kentzen duzu munduko bekatua : entzun gure deia.
Aitaren eskuin aldean jarririk zaude zu : urrikal Jauna.
Aintza zeruan Jaunari (ter)
eta bakea
(2) lurrean gizoneri (bis)

Zuk bakarrik saindua ; zu bakarrik Jauna.

Zu bakarrik goi-goikoa, Jesu Kristo.
Izpiritu Sainduarekin, Jainko Aitaren argitan. Amen!
Aintza zeruan Jaunari (ter)
eta bakea
(2) lurrean gizoneri (bis)

R Idiarten omenez Ainhoak.

 

Aingeru batek Mariari (Orhiko xoria)

Aingeru batek Mariari
dio: “Graziaz betea,
Jaungoikoaren semeari
emanen diozu sortzea.”
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!

“Jainkoaren nahi saindua
ni baitan dadin egina
Izan nadien amatua
bainan geldituz Birjina.”
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!

Orduan Berbo Dibinoa
gorputz batez da beztitzen
Oi, ontasun egiazkoa :
Jauna gurekin egoiten.
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!

Otoitz zazu zure Semea
gure Ama amultsua
Izan dezagun fagorea
ardiesteko zerua.
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!
Agur, Agur Mariari,
Zeruko Ama onari!

MARIA

Nadau

Argiaren zirrintan, azken orenean,
Maria gaurko Ama, Maria betikoa,
Mendi gorenekoa, Maria bidekoa,
Itsas zabalekoa, guziz begiralea.
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan,
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Maria hain eztia, graziaren ama,
Bihotz altxagarria, atsegabetuena,
Zerukoen izarra, samurtasun distira,
Behartsuen Maria, osoki emana.
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan,
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Zu kontsolatzailea, sendagile ona,
Jendeen laguntzailea, bakearen Maria,
Baia erran duena, biziaren Maria,
Amodiozko argia, Eguberrikoa!
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Graxi Solorzanok itzulia