Tous les articles par admin1653

Gure Aita

Gure Aita zeruetan zirena,

Saindu izan bedi zure izena,

Etor bedi zure erreinua,

Egin bedi zure nahia,

zeruan bezala lurrean ere.

Emaguzu gaur egun huntako ogia;

Barkatu gure zorrak,

Guk ere gure zorduner

Barkatzen diegunaz geroz;

Eta ez gu tentaldirat ereman,

Bainan atera gaitzazu gaitzetik

                                        Grabaketa: Janvier Owona Tang.

Sinesten dut HE

Sinesten dut Jaungoiko bat bakarra,

Aita guziz ahaltsu, zeru-lurren Egile,

ageri diren eta ez diren guziena.

Sinesten dut Jaun bat bakarra, Jesu Kristo, Jainkoaren Seme bakar,

mende guziak baino lehen Aita ganik sortua.

Jainkoa ganik Jainko, argitik argi,

egiazko Jainkoa ganik, egiazko Jainko.

Sortua, ez egina, Aitaren izaite berekoa,

haren bidez dira eginak gauza guziak.

Gu gizonen gatik, eta gu salbatzeko, jautsi zen zerutik.

Eta Izpiritua Sainduaren egitez, Maria Birjina ganik,

gorputz harturik, gizon egin zen.

Pontzio Pilatoren menpean, gu gatik gurutzeratua izan zen,

oinazetan hila eta hobiratua.

Hirugarrren egunean piztu zen, Liburu Sainduek erran bezala,

zerurat igan eta Aitaren eskuin aldean jarririk dago.

Aintzaz etorriko da berriz, biziak eta hilak jujatzerat,

eta haren Erregetzak ez du azkenik izanen.

Sinesten dut Izpiritu Saindua, Jaun eta bizi-emaile,

Aita ganik, eta Semea ganik dena.

Aitarekin eta Semearekin batean,

agur eta goresmen berbera hartzen duena,

eta Profeten ahoz hitz egin zuena.

Sinesten dut Eliza : bat, saindu, katoliko eta Apostoluena.

Aitortzen dut bataio bakarra, bekatuak barkatzeko.

Igurikatzen dut hilen piztea, eta datorren munduko bizia.

Amen!

Grabaketa: Janvier Owona Tang.

Entzun, alaba, eta beha (44. salmoa)

Entzun, alaba, eta beha,
Entzun gogotik errailea :
Ahantz zurea zen jendea,
Ahantz aitaren etxaldea.

Eta orduan Erregek so
Zure ederra du nahiko;
Zure jauna da sekulako:
Ahuspez eror belauniko.

Jende guziak heldu dire,
Gauzak eskainiz eta urre.
Herriko jaunak heldu ere,
Zure begiak nahiz bere.

Guziz ederra erregina:
Zoin dena urre dabilana.
Sartzen da hura, sartzen oro
Bai kantu, jauzi, bozkario!

Grabaketa: Janvier Owona Tang.

Aintza zeruan

Aintza zeruetan Jaungoikoari

Eta bakea lurrean haren gogoko gizoneri.

Hain handi eta eder zaitugulakotz,

gora zu ! benedikatua zu !

Gorespen zuri, ahuspez agur, eskerrak zuri.

Jainko Jauna, zeruko errege,

Jaungoiko Aita, guziahalduna.

Jauna, Seme bakar, Jesu kristo ;

Jainko Jauna, Jainkoaren bildots, Aitaren Seme.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua : urrikal Jauna.

Zuk kentzen duzu munduko bekatua : entzun gure deia.

Aitaren eskuin aldean jarririk zaude zu : urrikal Jauna.

Zuk bakarrik saindua ; zu bakarrik Jauna.

Zu bakarrik goi-goikoa, Jesu Kristo.

Izpiritu Sainduarekin, Jainko Aitaren argitan. Amen!

                                          Grabaketa: Janvier Owona Tang.

Zu, Eliza,

Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,

Zu, bataioz Kristoren artaldea,

Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,

Zuri Aintza !

 

Bat gabiltza, denen adixkide,

Bat bihotza, dena goiko fede :

Kristo argi eta Kristo bide, zeru alde.

Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,

Zu, bataioz Kristoren artaldea,

Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,

Zuri Aintza !

 

Bat gabiltza, Kristo aintzindari,

Bat bihotza, elgarrekin ari :

Pitz dezagun Haren argi hori munduari.

Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,

Zu, bataioz Kristoren artaldea,

Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,

Zuri Aintza !

 

Bat gabiltza, Kristo guk iduzki.

Bat bihotza, beldur gabe joaki.

Ai ! Munduak Jainkoa balaki nolaz aurki !

Zu, Eliza, Kristok bildu jendea,

Zu, bataioz Kristoren artaldea,

Zu, denen etxea, Jaunaren Eliza,

Zuri Aintza !

                                         Grabaketa: Janvier Owona Tang.

Orriako ama

Orria 2024 MJ-k:

Lehenago, Grabaketa: Janvier Owona Tang:

Orriako Ama,
Ama paregabea
Betikotz da zurea
Eskualdun jendea.

Ama guziz ona
Ama eztiena
Beha zure gana
Galdez heldu dena.

Orriako Ama,
Ama paregabea
Betikotz da zurea
Eskualdun jendea.

Beha gure haurrak
Eri ta xaharrak
Beha Euskaldunak
Daudela zureak.

Orriako Ama,
Ama paregabea
Betikotz da zurea
Eskualdun jendea.

Mendi gain hortarik
Oi nehor gutarik
Ez utz zure ganik
Urrunt ditakenik

Orriako Ama,
Ama paregabea
Betikotz da zurea
Eskualdun jendea.

Bakea lurrean
Loria zeruan
Dugun denek ukan
Ama zurekilan.

Orriako Ama,
Ama paregabea
Betikotz da zurea
Eskualdun jendea.

Hitzak Pierre Narbaitz. Doinua  « Lurdeko lorea »

 

62. A. Nere Jainkoa. 22.

Taris, Terry, Crack, Eau, Aridité, Fissures Brisées

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.

Nere Jainkoa, goizetik noa zure bila:
Zutaz egarri banabila.
Lur agortua uriz egarri den bezala,
Ni zure minak nerabila.
Zauden etxean zu, Jauna, ikus zaitzadala,
Indarrez, ospez hoin zabala.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.
Bizia baino zure grazia gozoago;
Zuri gogotik kantuz nago.
Jaun izenari nere bizian laudorio:
Eskuak luze nagokio.
Nere arimak Jauna du Jauna gozoz gozo:
Nere ezpainek bozkario.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.
Izan zare zu nere laguntza gal bidean:
Gostuz nagozu hegalpean.
Nere arima badago tinki zu ondoan,
Atxik beti ni Zuk eskuan.

Egarriz noa, deika noa,
Noiz ikus ote, noiz Jainkoa.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.
Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B.
Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc

Norberak kantatzeko (Tonu beherago)

Partitura

137. A. Eskerrak zuri. 21.

Paix Interieur, Bonheur, Bonté, Libération, Birmanie

Zuhauk egina ez utz, Jauna,
baituzu beti bihotz ona.

Eskerrak zuri, eskerrak, Jauna, bihotz osoz,
Otoizka entzun nauzulakotz.
Aingeruak so, zaitut zu kantuz aipatuko,
Tenplo alderat belauniko.

Zuhauk egina ez utz, Jauna,
baituzu beti bihotz ona.

Eskerrak zuri, on baitzare on eta zuzen:
Zuk hitza funski atxikitzen.
Nik zuri oihu egin orduko, zuk ni entzun;
Zer indar gaitzaz bete nauzun.

Zuhauk egina ez utz, Jauna,
baituzu beti bihotz ona.

Zoin gora Jauna: maitatzen ditu apalduak,
Urrundik uzten hanpatuak.
Zuk duzu, Jauna betiereko bihotz ona,
Sekulan ez utz hasi lana.

Zuhauk egina ez utz, Jauna,
baituzu beti bihotz ona.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Norberak kantatzeko (Tonu beherago):