Archives de catégorie : Haur kantu

Maitasun

Pantxika eta Graxi Solorzano

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

1

Jenden hizkuntzez trebeki mintzaturik,

Jakintza nereturik,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut .

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

2

Behartsueri dutan ongietarik

Partekaturik nasai,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut .

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

 

3

Mendiak lekuz aldatzeko fedea

Nitan ukanik ere,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut.

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

Kanta ospa otoiztu Jainkoa

Etxeko materialarekin « norbeitek » ahal zuen bezain ongi egina…

 

 

 

 

Kanta ospa otoiztu Jainkoa

Gu guzientzat maitasun dena.

Kanta ospa bere izena  

gurekin bizi dago Jauna!

 

Da bizi guzien iturri,

Beti maitatzen gaitu!

Jaunak argi izar iduzki!

Beti maitatzen gaitu!

Kanta ospa otoiztu Jainkoa

Gu guzientzat maitasun dena.

Kanta ospa bere izena  

gurekin bizi dago Jauna!

 

Miragarriak Harek guri,

Beti maitatzen gaitu!

Ugari dauka  jan edari.

Beti maitatzen gaitu!

Kanta ospa otoiztu Jainkoa

Gu guzientzat maitasun dena.

Kanta ospa bere izena  

gurekin bizi dago Jauna!

 

Itsas Gorria du zatitu;

Beti maitatzen gaitu!

Etsaiak ditu urperatu.

Beti maitatzen gaitu!

Kanta ospa otoiztu Jainkoa

Gu guzientzat maitasun dena.

Kanta ospa bere izena  

gurekin bizi dago Jauna!

 

Graziaz bete du Maria!

Beti maitatzen gaitu!

Jenden artera da jautsia!

Beti maitatzen gaitu!

Kanta  ospa otoiztu Jainkoa

Gu guzientzat maitasun dena.

Kanta ospa bere izena  

gurekin bizi dago Jauna!

Musika: Hubert BOUREL

Errepika eta azken bertsua G Solorzanoren ganik,
ez daki xuxen norenak diren hitzak.
Bertze bertsuak MJ-k, 135. salmotik.

Melodia soilik:

 

Ikusi dut ur bizia

Pantxika eta Graxi Solorzano

1

Ikusi dut ur bizia, Kristo bihotz iturria.

Nor ez hartan ikuzia*, salba eta bozkaria ?

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

2

Ikusi dut iturria, ibai zabal bilakatzen .

Jainko semek zer loria, salbaturik poz gaitezen !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

3

Ikusi dut gaur Tenploa guzieri zabaldua ,

Kristo berriz nausi doa, sahetsean zauritua.

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

4

Ikusi dut Kristo Jauna goiko bake gutaratzen .

Hari dagon fededuna salbatuz da kantuz joanen .

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

                                            Hitzak : Iratzeder

*Ikuzia:= garbitua

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_

Zure begiak Jesus

Xalbat  Berterretche Mikel Erramouspe J. Larrieu

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

1 –
Begien biziak  argi egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

2 –
Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

3 –
Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bideak, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Partitura

EKE-ren webgunetik. Eskerrak Jo Maris Jaunari. Eskerrak Mikel Erramouspé lehendakariari baimena emateagatik.