Kanta dezagun aingeruekin
Zeruko kanta ederrena:
Saindua, Saindu, Saindua zera,
Jaungoiko gure Jaun onena.
Zeru ta lurrek* goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, Hosanna (e)ta goralpena. Bedeinkatua orain ta beti guregana datorrena. (bis*
*Partituran da Zeru ta lurrak (lurrek xuxenago da)
Zuri eskerrak egun guzian zeru alde.
Goretsiko dut zure izena mendez mende.
Handia Jauna eta osoki goresgarri:
Gure Jaunaren handitasuna ezin neurri.
Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri.
Eztia eta guziz ona da gure Jauna:
Urrikaltsua eta bihotzik nasaiena.
Mundu guziko guzientzat da ona Jauna:
Egin dituen ororentzat du bihotz ona.
Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri.
Zuzen da Jauna bere bidetan, beti zuzen;
Egin lanetan zoin dena bihotz den agertzen.
Hurbil da Jauna hari otoizka daudeneri,
Hari otoizka, bihotza zintzo eta garbi.
Aingeru batek Mariari
dio: « Graziaz betea,
Jaungoikoaren semeari
emanen diozu sortzea. » Goiz arrats eta eguerditan, Ama laudatzen zaitugu, Aingeruaren hitzak berak Errepikatzen ditugu
« Jainkoaren nahi saindua
ni baitan dadin egina
Izan nadien amatua
bainan geldituz Birjina. » Goiz arrats eta eguerditan, Ama laudatzen zaitugu, Aingeruaren hitzak berak Errepikatzen ditugu
Orduan Berbo Dibinoa
gorputz batez da beztitzen
Oi, ontasun egiazkoa :
Jauna gurekin egoiten. Goiz arrats eta eguerditan, Ama laudatzen zaitugu, Aingeruaren hitzak berak Errepikatzen ditugu
Otoitz zazu zure Semea
gure Ama amultsua
Izan dezagun fagorea
ardiesteko zerua. Goiz arrats eta eguerditan, Ama laudatzen zaitugu, Aingeruaren hitzak berak Errepikatzen ditugu.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari ;
Nere barneko guziek haren izenari.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,
Ez nehoiz ahantz zoin usu zaitzun urrikari.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Harek barkatzen, noiz baitzare zu makur ari,
Indar emaiten, ahul bazare, ala eri.
Libratzen zaitu, kasik baitzare hil erori,
Emaiten dautzu amodioa minen sari.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Ez dago hura menderen mende bereari,
Ez auzi-gose, noiz eta nola gauzak xuri.
Gaizkien arau ez zaiku Jauna nehoiz ari,
Ez eta ere hobenen arau lotzen guri.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Zenbatez baita zerua nausi lur zolari,
Hala guretzat Jainko bihotza nausi ari.
Bi zeru aldek ezin neholaz jo elgarri:
Gure hobenak gutarik urrun hak ezarri.
Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B. Editions EZKILA . Tous droits réservés. Airea : Gabriel Lerchundi O.S.B. Tout droit propriété de l’abbaye de Belloc
Azken gau hartan, zinuen, Jesus, hartu ogia : Erditik hauste/ak zu/en itxuratzen hiltzea. “Nehork ez daut eni kentzen, zinion zuk, biziaz, Neronek, baitut emaiten, salba ditzan guziak.” Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna : Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna. Afari egin ondoan, eman zinen opari Kurutze Golgotakoan Aita Jaungoikoari, Erranez : “Batasun huntan Odola da lokarri. Munduko lau hegaletan egin hau orroitgarri.” Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna : Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna. Geroztik Jaunaren herri gabiltz haren manuko, Anaier guk ogi hori dugu eskuratuko. Hil bazen, hau dugu berri : piztua dela Kristo, Mezak du Jaunaageri : Gauden Haren lekuko. Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna : Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna. Ereile molde/an da jin Kreatzaile Jainkoa. Berak du hazionekin utzi ere gaixtoa. Aihena txarra delarik, gure mahastikoa, Bilduko du Jaunak hortik uzta sekulakoa. Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna : Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna. Jauna noiz etorriko den gaude beti aiduru, Hartuko ote gaituen Berekin zeruz zeru. Bere ogi, bai arnoen hazia hark bota du. Mahaina dut jastaturen, Harekin buruz buru. Bai, hau dut nik aitorturen, zer egin duzun, Jauna : Zu ordain jarriz egin den betiko batasuna.