Archives de catégorie : Helduak

Zuzentasuna eta bakea_84. salmoa

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Emazteek:

Huna zerutik Jaun zerukoa guri mintzo :

Bake dugula, bake dio.

Gizonek:

Jainkoarenak, bihotz garbiek bozkario,

Zinez itzultzen bazaizkio.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Jainkozalentzat salbamendua zoin hurbil den,

Haren ospea gutaratzen.

Amodioak eta Egiak, nola lehen,

Dute mundua bat eginen.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

Egia zaio gure lurrari aterako,

Zuzentasuna zerutik so.

Zuzentasuna eta bakea sekulako

besarka dire juntatuko.

 

Adixkide hau

1 –

Adixkide hau iragan zaiku

Bizi berrirat hemendik :

Azkengo hatsa eman du eta

Ereman duzu gu ganik.

Sinesten dugu,

Segur gira gu

Zurekin dela bizirik. (2)

2 –

Zuk errana da Bizia eta

Denen Piztea zirela.

Fededun oro, hil eta ere,

Bizi-arazten duzula.

Zurea zena

Lagun hau, Jauna,

Betikotz hil ez dadila. (2)

3 –

Hil eta piztu zirela, Jauna,

Bakean gaude sinetsiz.

Gaur mixterio bizigarri hau

Goraipatzen dugu berriz.

Lagun hau beti

Argitu bedi

Zure bazkoaren argiz. (2)

 

79. C. Izraeldarren artzain (bukatzekoa)

Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Izraeldarren artzain, entzun :
Zure ardiak lehen bezala otoi, lagun !
Zure indarra berpitz-azu :
Zato, Jainkoa, salba gaitzazun, etor ba zu !

Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Gu ganat itzul Jaungoikoa,
Zerutik beha, gure zain heda zuk besoa!
Zain mahasti hau, zaint zazu ba :
Zure eskuinak lantu mahatsa, otoi, salba.

Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !
Zure gizona zuhauk lagun,
Hautatu duzun gizasemea hel dakigun.
Zure gaitutzu sekulako :
Pitz gaitzazu, pitz, guk zuri beti kantatzeko.

Gu itzularaz berriz zu gana :
Begitarteaz gu salba, Jauna !

Ogi zerutik etorriak,

Ogi zerutik etorriak,

Egin gaitzala bat guziak.

1 –

Jainko semea gutan baita,

Jainkoa dugu denek Aita.

Gerla bideak utzi eta,

Dugun bihotzez elgar maita.(2)

Ogi zerutik etorriak,

Egin gaitzala bat guziak.

2 –

Jesusen bihotz hain zabala,

Gure barnean sar dadila.

Huna Jesusek derraukula:

«Oi elgar maita Nik bezala».(2)

Ogi zerutik etorriak,

Egin gaitzala bat guziak.

3 –

Mahain sainduko janariak,

Noiz nahi gare gu haziak.

Jainkoa bera den Ogiak,

Egiten gaitu bat guziak.(2)

Ogi zerutik etorriak,

Egin gaitzala bat guziak.

4 –

Bihotz guziaz dugun barka

Eta etsaiak bai… besarka.

Amodioan gaiten finka

Eta zerurat hel osteka.(2)

Ogi zerutik etorriak,

Egin gaitzala bat guziak.

 

Bakearen zoriontasunak

Egin gaitzazu Jauna bakearen zerbitzari

Bakea ordain dezagun gure ahaleginen izari

Eta zure dohainari dohakion sari.

 

Zoriontsuak Zoriontsuak

indarkeria ezeztatzen dakitenak, Zoriontsuak

Bereen kantua maitasuna dutenak. Zoriontsuak

 

Zoriontsuak Zoriontsuak

diruaren mutil jartzen ez direnak, Zoriontsuak

Pobren zerbitzuan gozatzen direnak. Zoriontsuak

 

Zoriontsuak Zoriontsuak

bereen helburua gogorkeria ez dutenak, Zoriontsuak

Bainan gozotasunez jokatzen direnak. Zoriontsuak

 

Egin gaitzazu Jauna bakearen zerbitzari

Bakea ordain dezagun gure ahaleginen izari

Eta zure dohainari dohakion sari

 

Zoriontsuak Zoriontsuak

indarra lege ezartzen ez dutenak, Zoriontsuak

Bakearen sustengua eskaintzen dutenak. Zoriontsuak

 

Zoriontsuak Zoriontsuak

mendeku-zirikatzaile ez direnak, Zoriontsuak

Gizartea barkamenduz eztitzen dutenak. Zoriontsuak

 

Zoriontsuak Zoriontsuak

zoriontsuak bakegileak, Zoriontsuak

Bakean biziz dena bakeaz pozten dutenak. Zoriontsuak

Egin gaitzazu Jauna bakearen zerbitzari

Bakea ordain dezagun gure ahaleginen izari

Eta zure dohainari dohakion sari

Zabala / Etxehandi

Zatozkiote

Zatozkiote Jaunaren Saindu dohatsuak ;

Zatozte laster hunen biderat, Aingeruak.

Hunen arima, har, ereman :

Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.

 

Besoak zabal har zaitzala

Deitu zaituen Kristo Jaunak ;

Abrahamtarren loriarat,

Johan zaitzatela Aingeruek.

Hunen arima, har, ereman :

Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.

 

Betiereko zoriona,

Hil huni, otoi ! eman Jauna ;

Betiko argi zabalean,

Zure argiak argi dezan.

Hunen arima, har, ereman :

Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.

Ama maite Maria V10

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

1 –

Aingeruzko lilia estimagarria

Usain gozozko lore zerutik jautsia

Gorde gaitzazu, Ama guziz maitatua

Ez dezagun zikindu bertute garbia

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

2 –

Zure garbitasuna gizonek balute,

Birtutetan maitena gora lezakete.

Otoi, Ama maitea, lagunt zakizkigu,

Zure ganik laguntza, ai, etor bekigu !

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

3 –

Egizu Ama ona, azken orenean

Oren lotsagarria hurbiltzen denean

Izan dezagun orok Jesus bihotzean

Zurekin har gaitzazu zeruko lorian.

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

4 –

Hel egiten dautzugu mundu ilun huntan,

Otoi, lagunt gaitzazu behar orduetan !

Gure azken orena hurbiltzen denean,

Har gaitzazu, Maria, besoen artean.

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)