Archives de catégorie : Haurrak

Bat elgarrekin

Iguzkilore Aupa Jainkoa

1

Bakotxak egin lagun bi

Lagunak laster hamabi

Adixkide soka hori

Zeru bideko zurubi. (bis)

Lagun on baten lagunak

Adixkide dira denak

Maitasun kate batenak

Mundu guzian daudenak. (bis)

2

Jats ttipiakin jatsaldi,

auzo bakotxak ukaldi;

milaka egin baledi,

herri guzia bai garbi ! (bis)

Ur xirripa hain handia,

Errekarat ixuria,

Hauek egiten ibaia,

Denek itsaso handia. (bis)

3

Harri koxkorrak bilduta

Ezarriz denak lerroka

Lotzeko eman zimenta

Ai ! zer bideska laketa (bis)

Arto bihi, arto zaku,

Eiherazainak irindu,

Okinak ongi orratu,

Mundu guziak janen du. (bis)

4

Elgartasun ixtorio,

Bozkarioa dario!

Sekretua ez kario:

Aski denen amodio ! (bis)

Esku emanez elgarri,

Amodioa lokarri!

Denek berdin herriz herri,

bizi dadin Euskal herri (bis)

Hitzak: Mixel Lecuon

Doinua: Xalbat Berterretche

Harmonizazioa: Jo Maris

Partitura ikusi!

Maitasun

Pantxika eta Graxi Solorzano

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

1

Jenden hizkuntzez trebeki mintzaturik,

Jakintza nereturik,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut .

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

2

Behartsueri dutan ongietarik

Partekaturik nasai,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut .

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

 

3

Mendiak lekuz aldatzeko fedea

Nitan ukanik ere,

Deusetako ez, beharrena eskas dut,

Maitasunik ez badut.

Maitasun, maitasun,

Zinezko aberastasun,

Maitasun, maitasun,

egiazko ontasun.

Ikusi dut ur bizia

Pantxika eta Graxi Solorzano

1

Ikusi dut ur bizia, Kristo bihotz iturria.

Nor ez hartan ikuzia*, salba eta bozkaria ?

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

2

Ikusi dut iturria, ibai zabal bilakatzen .

Jainko semek zer loria, salbaturik poz gaitezen !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

3

Ikusi dut gaur Tenploa guzieri zabaldua ,

Kristo berriz nausi doa, sahetsean zauritua.

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

4

Ikusi dut Kristo Jauna goiko bake gutaratzen .

Hari dagon fededuna salbatuz da kantuz joanen .

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

Alleluia ! Piztu da Kristo ! Alleluia ! Alleluia !

                                            Hitzak : Iratzeder

*Ikuzia:= garbitua

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_

Zure begiak Jesus

Xalbat  Berterretche Mikel Erramouspe J. Larrieu

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

1 –
Begien biziak  argi egiten ditu ilunak
Begien biziak gezurretik jalitzen egia,
Begien biziak nola agertzen du maitasuna,
Begien bizia, zu, Jauna.

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

2 –
Begien argia, xoratuz dabil, mundu ederraz,
Begien argia hauts-petikan jalitzen pindarrak,
Begien argia, guk ikusten Ebanjelioa
Begien argia, zu, Jauna.

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

3 –
Begien bideak zabaltzen ditu gure urratsak
Begien bideak, muga ororen hauts-errautsleak,
Begien bideak, zeru ate idekitzailea
Begien bidea, zu, Jauna.

Zure begiak Jesus, nik ere banitu,
Itzalak eta herrak, nola ez barkatu,
Ditzadan ene lagunak besarkatu.

-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-_-

Partitura

EKE-ren webgunetik. Eskerrak Jo Maris Jaunari. Eskerrak Mikel Erramouspé lehendakariari baimena emateagatik.