Tous les articles par admin1653

Lurrekoez maitemindurik

Pantxika eta Graxi Solorzano. Doinua: Pantxika Solorzanok.

Gure esku da lurra, denen ondarea!

Prezatuz jan edana, gure hazkurria,

ur, aire, inguramen, artatuz natura

baitugu gozamena, zain dezagun bada!

Maita dezagun lurra, Jainkoak emana,

arbasoena baita eta ondokoena.

2/

Gure esku da lurra, gure aberria!

Itsaso, zeru, mendi: oi! edertasuna!

Axola gaiten denak, huntan da gakoa,

Bazter, jende, baketu zer eginbidea!

Maita dezagun lurra, Jainkoak emana,

arbasoena baita eta ondokoena.

3/

Gure esku da lurra, hunek duen mintzaira.

Euskara gurea da, ikas eta mintza!

Hizkuntza da arnasa bai eta arima!

Herria biziko da, hau pitzarazita.

Maita dezagun lurra, Jainkoak emana,

arbasoena baita eta ondokoena.

Graxi sOLORZANO

 

Ororen egileari

Pantxika Solorzano doinu sortzaile eta kantari.

1 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Bakarrik egoitea beti danik ezin onar.

Bere bihotz onean maitatzen ikasi behar.

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

2 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Ororen egilea, iturria hazkurria.

Bera hats emailea, izailea bai bizia.

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

3 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Iduriko lagunak emazte ala gizonak;

Lurraren begirale berezi eta berdinak

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

4 –

Jainkoak egin gaitu euskaldunak zertarako?

Frantses, Español, Angles… desberdinak zerendako?

Gure eginbidea betez elgarrekin bizi;

Eskubide berekin denak bat mundua hezi.

Goiti burua! Altxa eskua !

Beti aintzina, eginez lana ! (bis)

Manex Hunçaren

 

 

23. B. Jainkoarenak.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Jainkoarenak mundua eta mundukoak,
Bai lurra eta lurrekoak.
Harek du lurra itsas gainean ezarria
Ibai artean hor jarria.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Nor iganen da Jainko Jaunaren mendiraino
Dagon tokian nor sartuko ?
Eskuak eta bihotza garbi dabilana,
Gezurretarat ez doana.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.
Eginen dio Jaun Zerukoak ongi hari ;
Emanen dio Jaunak sari.
Jainko Jaunaren begitartea noiz nun goza
Holakoak bai badabiltza.

Kantuz daudela zuri, Jauna,
Badabiltzanak zure bila.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

125. B. Preso zirenak

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.
Preso zirenak baititu Jaunak erakarri,
Gu ginen kasik ametsetan.
Ahoa zabal ginauden oro dena irri,
Kantu soinuak ezpainetan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.
Bertze jendeek egiten zuten so elgarri :
 » Ari da Jauna heien baitan. »
Handizki dauku Jaunak eskua eman guri :
Hara non garen lorietan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.
Eman zuk, Jauna, gure jendean indar berri :
Urek bezala mortuetan.
Nigar-hipetan joaten direnak ereilari,
Uzta bilari lorietan.

Handizki gaitu Jaunak lagundu :
hara non garen bozkariatzen.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

32. B. Jaunaren hitza

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !
Jaunaren hitza beti zuzen,
Haren egintzek oneratzen.
Zuzen legeak ditu maite,
Haren bihotzak lurra bete.

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !
Huna bai Jauna dena begi,
Hari daudenen zain egoki.
Heriotzetik ditzan jalgi,
Eta nasaiki eman ogi.

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !
Jainko Jaunaren beha gaude :
Hura guk lagun, adixkide.
Gure gainerat ager, Jauna,
Zure betiko bihotz ona !

Gure gainerat ager, Jauna,
zure betiko bihotz ona !

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

89. salmoa. B. Gure egunez

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.
Gure egunez erakuts guri zer diozun,
Gaiten gogotik zuhurtziarat hel, zu lagun.
Gu ganat itzul : noiz arte, Jauna, zaude urrun ?
Zure direnez urrikaldurik, otoi, entzun.

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.
Bihotz beteka goizetik ixur amodio,
Goiz arrats dugun bai kantu eta bozkario.
Jasan egun beltz bezenbat eman egun goxo,
Zorigaitz urte bezenbat orai bake oso.

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.
Zureen baitan ager dadila zuk egina,
Heien semetan zure osperik argiena.
Gure gainean bego Jaunaren bihotz ona :
Zuk lagun zazu gure eskuek egin lana.

Guretzat izan amodio,
Dugun bizian bozkario.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Aranlore

A

Sal-ba-/do-re go-ra /da Ga-/ra-zi al-di-/an,

ni /e-re han nün-/dü–zün i-/ga-ran as-ti-/an,

de–/bo-zi-o-ne /ga-be sen-/to-ra-li-/an,

e-/ne gaz-te la-/gü–nak han /bei-tzi-ra-di-/an.

B

//e-ta¯ez/jais-ten ar-di-/rik,

un-/tsa jan e-dan /e–ta  e-/gin  lo  /za-ba-lik

mün  /di-an ez a-/hal da ni /be-zain i-ru-/sik

E-/nü-ke se-gür /na–hi bi–/zi–tze  / /

C

bon bo-ron /bon bon bon /bon

/ /bon bo-ron /bon bon bon /bon

/ /bon bo-ron /bon bon bon/bon

/ /bon / /bon bo-ron /bon

/ /bon bo-ron /bon bon bon /bon / / /

/bon bo-ron /bon bon bon/bon

/mai-te-a-/ga-nik /e-txe-ra–/ko-an /en-tzun i-/zan dut /bor-tze-tan

/ /A-mo-di-/o–ak /bai-ne-ra-/bil-/kan

D

/ / /hm      /  hm /    /  hm /    /   hm  /    / /

Jaz il zi-tzai-tan /se-na-rra /nik na-hi nu-yen /be-za-la.

E

/rai ta ra rai,

ta ra/rai

ta-ra rai rrai/rrai

ta-ra rai

ta-ra /rai

ta-ra rrai rrai

/deu-sik e-tzu-en /ba-li-o

/deu-sik e-tzu-en /ba-li-o

F

/rai ta-ra rai

ta-ra /rai

ta-ra rai rrai/rrai

ta-ra rai

ta-ra /rai

ta-ra rrai rrai

/Nik o-pi-lla-kin /xin-ga-rra,

/zuk i-di-a-ren/a-da-rra.

G

/Ti-li-li e-ta /ta-la-la/kan-tu gu-zi-en /a-ma da

/rrai ta-ra rai ta-ra /rai ta-ra rrai rrai

/rrai ta-ra rai ta-ra /rrai-rrai

/a   /        / /eup! /

 

Potpourri

A

B

C1

C2

D

E

 

 

KANTU BILDUMA 2016

Kristorekin dugun egin

Kristorekin dugun egin guzien eskaintza,

Kristorekin zabal dadin munduan Eliza.

1 –

Huna ogia guk aldarerat ekarria

Zure gorputza egin dadila.

Kristorekin dugun egin guzien eskaintza,

Kristorekin zabal dadin munduan Eliza.

2 –

Huna arnoa gure bihotzen piztekoa

Zure odola egin dadila.

Kristorekin dugun egin guzien eskaintza,

Kristorekin zabal dadin munduan Eliza.

3 –

Bizian denak ditugu, Jauna, zuk emanak :

Zor den bezala, zure ditela.

Kristorekin dugun egin guzien eskaintza,

Kristorekin zabal dadin munduan Eliza.

Iratzeder

Gosetuko naizenean

Pantxika Solorzano

Jauna, gosetuko naizenean,

Emadazu norbait jatera eman diezotan.

Egarrituko naizenean ,

Emadazu norbait edatera eman diezotan.

Hoztuko naizenean ,

Emadazu norbait bero dezatan .

Eroriko naizenean ,

Emadazu norbait altxa dezatan .

Bihotz-goxotasunez behartuko naizenean,

Emadazu norbait

Neure bihotza eskain diezotan.

Ama Terexa

M.Etchehandy-k itzulia

Musika : Pantxika Solorzano