Senpereko elizan 2024/08/25ean
Airea : Artzain ona
1.
Artzain ona delarik abiatzen
Ardi tropa inguruan biltzen
Gu halaber zuri orai hurbiltzen
Jaun apeza gira menturatzen.
Agur ospe zuri Jean Pierre CACHENAUT
Segiturik girixtino frango
Iholditik Ameriketaraino
Hedaturik zure amodio.
2.
Azkaindarrak, Saratar, Senpertarrak
Egun dira mezan bat eginak
Zuretzat bai, gaitu denak bilduak
Larrungo Izpiritu Sainduak.
Agur ospe zuri Jean Pierre CACHENAUT
Segiturik girixtino frango
Iholditik Ameriketaraino
Hedaturik zure amodio.
3.
Hitz goxo bat erranez amultsuki
Guzieri zuk : “Ongi etorri »
Artetarik, “Bienvenue mes chers amis”
Ta noiztenka, “Welcome everybody”.
Agur ospe zuri Jean Pierre CACHENAUT
Segiturik girixtino frango
Iholditik Ameriketaraino
Hedaturik zure amodio.
4.
Jainkoari esker onez otoizka,
Galdeginik, zuretzat grazia.
Gureganik gaur zuk abiatzea
Ikus arte eta esker mila.
Agur ospe zuri Jean Pierre CACHENAUT
Segiturik girixtino frango
Iholditik Ameriketaraino
Hedaturik zure amodio.
Kapotte 2024.08.25