Archives de catégorie : Non classé

Bazko mahain xuri

1/

Bazko mahain xuri apaila dezagun,

Jaunak berak gaitu gomitatzen egun.

Eskaintzak alaiki ekar dietzogun :

Batasunaren Ogi, pozaren Arnoa.

Batasunaren Ogi, pozaren Arnoa.

2/

Ene gorputz hau da zuen janaria,

Halaber odola zuen edaria,

Gizaki guzien maitez ixuria,

Hil eta piztuz dadin sor bizi berria.

Hil eta piztuz dadin sor bizi berria.

3/

Hiltzerako azken gau lazgarri hartan,

Egon zen Aitari luzaz otoitzean,

Erakutsi zaukun nola Kristau izan,

Azken hitza hau baita : maita, elgar maita!

Azken hitza hau baita : maita, elgar maita!

Zato Izpiritua_Veni sancte Spiritus (M)

T 100

T 150

T 180

1 –
Zaato, guure bihotzera
Eta guri zerutik
Igor zure argia.
Zaato Izpiritua !

2 –
Zaato beeharreen aita,
Zato dohain emaile
zato bihotz argia.
Zaato Izpiritua !

3 –
Miinen eeztitzaailea,
Arimen baitan zauden
Arintzaaile gozo.
Zaato Izpiritua

4 –
Laan aldiietaan pausu,
Kar aldietan bake,
Nigar minetan gozo.
Zaato Izpiritua !

5 –
Ooi argii dohaatsua,
Bete bihotz barnea
Fededun guzieri.
Zaato Izpiritua !

6-
Gaarbi loohitsuu dena,
Ihinzta idor dena,
Senda zaurturik dena.
Zaato Izpiritua !

7 –
Huunki googor daagona,
Susta hotzik dagona,
Xuxen makur doana.
Zaato Izpiritua !

8 –
Eeman feededuuneri,
Dena zuri baitaude,
zazpi dohain sainduak.
Zaato Izpiritua !

9 –
Eeman meereziimendu,
Eman salbamendua,
Eman zeruratzea.
Zaato Izpiritua !

Zato Izpiritua K 01 – (Veni Sancte Spiritus)

1 – Zato, Izpiriitua

Eta guri zeeerutik

Igor zure aaargia.

 

2 – Zato beharreen aita,

Zato dohaineen emaile

zato bihotzeen argia.

 

3 – Minen eztitzaailea,

Arimeen baitaan zauden

Arintzaaile gooozoa.

 

4 – Lan aldietaan pausu,

Kar aldiietaan bake,

Nigar miinetaaan gozo.

 

5 – Oi argii dohaatsua,

Bete bihotz barnea

Feededun guziiieri.

 

6 – Zure laaguntzaa gabe

Ez da deus gizonean

De/us hobengabeee denik.

 

7 – Garbi loohitsuu dena,

Ihinztaa idoor dena,

Senda zaurturik dena.

 

8 – Hunki googor daagona,

Susta hootzik daagona,

Xuxen makur doana.

 

9 – Eman fededuneri,

Dena zuuri baitaude,

zazpi dohain sainduak.

 

10 – Eman merezimendu,

Eman hiiltze saindua,

Eman zeruratzea.

Aaameen ! Alleluuia !.

 

Xalbat Martinon apezari bere ilobek

Xalbat Martinon apezari bere ilobek kantatua ehorzketa egunean (2021/10/04). Bere apezgoaren 50 urtekari egin bertsuak dira.

50 URTEZ !!

(doinua : Lili bat ikusi dut)

Mende erdi bat hortxet zaitugula apez

Etxez-etxe oinez ta herriz-herri airez

Bazterretan hedatuz, maitasun ta fedez

Ele goxo asko ta irriño, nola ez !

 

 

Apal-apala mintzo, doi-doia ageri

Prediku luze gutti, bai obrak nasaiki

Xinaurria iduri, beti zerbait ari

Xume, pobre ta eri, denen zerbitzari

 

Jo harat ta jo hunat ottoren otoa

Izan dain “quatr’L”, “Visa, edo orai “C trois”

Bakotxak ukana du bai, behin kaskañoa

Apezek, zeruetan ardura gogoa !

 

Maule ta Brasileko langile Portuges,

Familia ta lagun, xuri edota beltz

Zure etxean beti, sartzen atseginez

Milesker Otto Xobur, oi, bihotz-bihotzez !

N.C.

2009/06/21

102. A. Eskerrak eman. 7.ig (bukatzekoa)

Rose, Fleur, Rouge, Jardin, Nature, Été, Couleur

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari ;
Nere barneko guziek haren izenari.
Eskerrak eman, nere arima, Jainkoari,
Ez nehoiz ahantz zoin usu zaitzun urrikari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Harek barkatzen, noiz baitzare zu makur ari,
Indar emaiten, ahul bazare, ala eri.
Libratzen zaitu, kasik baitzare hil erori,
Emaiten dautzu amodioa minen sari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Ona da Jauna eta guzien urrikari,
Ez hasarrekor bainan bihotzen altxagarri.
Gaizkien arau ez zaiku Jauna nehoiz ari,
Ez eta ere hobenen arau lotzen guri.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.
Bi zeru aldek ezin neholaz jo elgarri:
Gure hobenak gutarik urrun hak ezarri.
Nola baitio aitak behatzen semeari,
Hala da Jauna, Jainkozaleen urrikari.

Jainkoak badu bihotz on eta urrikalmendu.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

97. C. Egin Jaunari . 33. igandea

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Egin Jaunari soinu kantu:
Jo xirribika, jo salmo ttunttun eta xistu,
Adar-soinu jo, zilar-soinu,
Pitz eta kanta, lurrak errege Jauna baitu.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Itsas-uhainek hari kanta:
Lur guzia jauz: guzi guzien Jauna baita.
Ibaiek egin esku zarta:
Mendi-buruek, irrintzin eta zinka bota.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.
Kanta Jaunari, heldu baita:
Bai, heldu baita, berak hartzeko lurraz arta.
Joanen du joanen lurra zuzen,
Herriak oro zuzenbidean joan ditezen.

Heldu da Jauna, ikus dezan
Herriak zuzen badabiltzan.

Itzulpena : Xavier Diharce – Iratzeder O.S.B.
Editions EZKILA . Tous droits réservés.

Tonu bat beherago: