Archives de catégorie : Ehorzketak

Adixkide hau

1 –

Adixkide hau iragan zaiku

Bizi berrirat hemendik :

Azkengo hatsa eman du eta

Ereman duzu gu ganik.

Sinesten dugu,

Segur gira gu

Zurekin dela bizirik. (2)

2 –

Zuk errana da Bizia eta

Denen Piztea zirela.

Fededun oro, hil eta ere,

Bizi-arazten duzula.

Zurea zena

Lagun hau, Jauna,

Betikotz hil ez dadila. (2)

3 –

Hil eta piztu zirela, Jauna,

Bakean gaude sinetsiz.

Gaur mixterio bizigarri hau

Goraipatzen dugu berriz.

Lagun hau beti

Argitu bedi

Zure bazkoaren argiz. (2)

 

Zatozkiote

Zatozkiote Jaunaren Saindu dohatsuak ;

Zatozte laster hunen biderat, Aingeruak.

Hunen arima, har, ereman :

Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.

 

Besoak zabal har zaitzala

Deitu zaituen Kristo Jaunak ;

Abrahamtarren loriarat,

Johan zaitzatela Aingeruek.

Hunen arima, har, ereman :

Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.

 

Betiereko zoriona,

Hil huni, otoi ! eman Jauna ;

Betiko argi zabalean,

Zure argiak argi dezan.

Hunen arima, har, ereman :

Eskain zazue Jaun Goikoaren aintzinean.

Ama maite Maria V10

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

1 –

Aingeruzko lilia estimagarria

Usain gozozko lore zerutik jautsia

Gorde gaitzazu, Ama guziz maitatua

Ez dezagun zikindu bertute garbia

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

2 –

Zure garbitasuna gizonek balute,

Birtutetan maitena gora lezakete.

Otoi, Ama maitea, lagunt zakizkigu,

Zure ganik laguntza, ai, etor bekigu !

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

3 –

Egizu Ama ona, azken orenean

Oren lotsagarria hurbiltzen denean

Izan dezagun orok Jesus bihotzean

Zurekin har gaitzazu zeruko lorian.

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

4 –

Hel egiten dautzugu mundu ilun huntan,

Otoi, lagunt gaitzazu behar orduetan !

Gure azken orena hurbiltzen denean,

Har gaitzazu, Maria, besoen artean.

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)