Archives de catégorie : Andedena Maria

MARIA

Nadau

Argiaren zirrintan, azken orenean,
Maria gaurko Ama, Maria betikoa,
Mendi gorenekoa, Maria bidekoa,
Itsas zabalekoa, guziz begiralea.
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan,
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Maria hain eztia, graziaren ama,
Bihotz altxagarria, atsegabetuena,
Zerukoen izarra, samurtasun distira,
Behartsuen Maria, osoki emana.
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan,
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Zu kontsolatzailea, sendagile ona,
Jendeen laguntzailea, bakearen Maria,
Baia erran duena, biziaren Maria,
Amodiozko argia, Eguberrikoa!
Agur, agur! Oi! Maria, poz eta nigarretan
Izan guretzat, Maria, maitasun den irria.

Graxi Solorzanok itzulia

Bozik kantatzen dugu

Leonardo da Vinci attributed - Madonna Litta.jpg

Madone Litta. G.A. Boltraffio edo Marco d’Oggionorena (L. Vinciren ikasleak)

Bozik kantatzen dugu gure sinestea :
Tona gabe zirela, Birjina Maria.
     1 –
Salutatzen zutugu graziaz betia,
Betidanik zirena tonarik gabia.

Bozik kantatzen dugu gure sinestea :
Tona gabe zirela, Birjina Maria.
2 –
Elurra xuri bezain zu xahu, Maria,
Xahutarzunaz zira birjinen lilia.

Bozik kantatzen dugu gure sinestea :
Tona gabe zirela, Birjina Maria.
3  –
Loriosa zirade botere handitan,
Erregina jarririk zelu gorenetan.

Bozik kantatzen dugu gure sinestea :
Tona gabe zirela, Birjina Maria.
4 –
Zure haurrak girela, ez ahantz, Maria…
Ama, zu otoi beti zakizku balia.

Bozik kantatzen dugu gure sinestea :
Tona gabe zirela, Birjina Maria.

Bi tonu beherago:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Xiberotarren gisan, Jean-Mixel Bedaxagar Ibanen eta Aurélie-ren ezkontzetan:

Botzik kantatzen dügü gure sinhestea,
Thona gabe zirela, Birjina Maria.  
                      – 1 –  
Salütatzen zütügü, Graziaz betea,
Bethi danik zirena thonarik gabea.
                      – 2 –   
Elhürra xuri bezain, zü xahü Maria; 
Xahütarzüna zira, Birjinen lilia. 
                      – 3 –           
Elhorrien artean, eder da lilia; 
Aingürien artean, zü ago Maria.   
                       – 4 –  
Loriusa zirade, photere handitan, 
Erregiña jarririk, zerü gorenetan.  
                       – 5 –    
Zure haurrak girela ez ahatz, Maria;  
Ama, zü otoi bethi zakizkü balia.

Ama maitagarria V 75

Grabaketa Lapurdi Irratia Mattin Larzabalen ehorzketetan 20/06/05

Star, Univers, Espace, Nuages, Cumulus

Ama maitagarria,

amodioz betea,

Penetan kontsolamendu

ezin hobea. (bis)

Zure bihotz ona,

hain eztia,

Zeruan, lurrean

paregabea. (bis)

 

Ama maitagarria

fededunen bermea,

Etsaietarik begira

gure fedea!

Zure haurrer eman

saindutzea,

Azken orenean

zabal zerua.

 

Beherago kantatu nahi dutenentzat:

Jainkoaren Ama

« Eliz kantu Organoa lagun » liburuaren moduan:

Azkaingo moduan:
       1-Kantatua boz sintetikoan:

       2-Melodia soilik:


Jainkoaren Ama, Ama guziz ona,

Zaitzagun maita, beti, beti. ( bis )
1 –
Gure goresmenak onets itzazu
Gaitz guzietarik, beira gaitzazu :
Jesusek beti zu entzuten baitzaitu
Beti, beti.
2 –
Zoin garbi zaren errepikatzen,
Lur guzia nehoiz ez da baratzen.
Gu ganik eskerrak dituzu segurak,
Beti, beti.
3 –
Guk gure Amatzat, hartzen zaitugu,
Zu maitatuz bizi nahi baitugu.
Azken hatseraino, kantatuko dugu,
Beti, beti.
 
4 –
Hemengo hersturak ikusten tutzu,
Guzien beharrak badakizkitzu.
Beraz zure haurrak hemen beira zkitzu,
Beti, beti.
5 –
Beti berdin ahul gaizki gabiltza,
Hoin maiz erdiratuz zure bihotza…
Gutaz izan zazu, oi urrikalmendu,
Beti, beti.
Eliz kantu Organoa lagun liburuaren moduan:

Azkaingo moduan:

Agur Jesusen Ama

 Jaunari 2017 Donibane Lohizunen.

 

Doinua Felipe Gorriti.

Agur Jesusen Ama, Birjina Maria,
Agur, itsaso izar distiratzailea !
Agur denen iguzki boz argiz betea,
Agur, bekatorosen leihor pizgarria. (bis)

Agur gizonen Ama eta Erregina !
Agur gozo amultsu, hoberik ezina !
Zu ganik urruntzea gauza da samina.
Agur bihotz barneko nere atsegina ! (bis)

Agur gure boz eta atsegin guzia !
Atsegabe ordutan gozagai eztia !
Agur, Birjina eder hain zoragarria !
Har zazu bihotza ta orizu bizia. (bis)

Herrikoa

Melodia tonu bat beherago. (Virtual Singer boza sintetikoa)

Zuk bidean, Ama beti_00

Orriako beila 2019 Lapurdi irratiak grabatua

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

Jainkoaren izar xuri, ilunbetan dirdir ari

Jainkoaren izar xuri, argi eman, Ama, guri.

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

Fededunen Zaintzalea, zurekilan zer bakea

Fededunen Zaintzalea, hersturetan guri beha.

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

Ezinduen Esperantza, eman fede, minak haiza.

Ezinduen Esperantza, gure alde, Ama, mintza

Zuk bidean, Ama beti dirdiraraz argia,

Sinesteaz doan goiti gaurko mundu berria.

 

 

Ama maite Maria V10

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

1 –

Aingeruzko lilia estimagarria

Usain gozozko lore zerutik jautsia

Gorde gaitzazu, Ama guziz maitatua

Ez dezagun zikindu bertute garbia

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

2 –

Zure garbitasuna gizonek balute,

Birtutetan maitena gora lezakete.

Otoi, Ama maitea, lagunt zakizkigu,

Zure ganik laguntza, ai, etor bekigu !

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

3 –

Egizu Ama ona, azken orenean

Oren lotsagarria hurbiltzen denean

Izan dezagun orok Jesus bihotzean

Zurekin har gaitzazu zeruko lorian.

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

4 –

Hel egiten dautzugu mundu ilun huntan,

Otoi, lagunt gaitzazu behar orduetan !

Gure azken orena hurbiltzen denean,

Har gaitzazu, Maria, besoen artean.

Ama maite Maria, egiguzu lagun

Zure bitartez Jesus ikusi dezagun. (bis)

 

 

 

 

Maria, Jainkoak zaitu

Melodia:

Partitura

1 –
Maria, Jainkoak zaitu betidanik hautatu
Eta Jesus zuk duzu sortu. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

2 –
Semea guri emanez, maitasunaren Ama
Egin duzu, Jaunak errana. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

3 –
Gure berri baitakizu, ikus gure beharrak
Pozez bete gure bihotzak. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

4 –
Guk Jauna uzten badugu, bihotzaren gogorrez
Zaude zu hor, Ama otoitzez. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

5 –
Haur batek amarendako ditu bere nigarrak
Badazkitzu gure beharrak. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

6 –
Noiz duzu gutan piztuko, Graziaren irria ?
Zure daude haurrak, Maria. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

7 –
Zeruan hartua zaitu, Jaun Onak bere gana
Gutaz ere orroit zu, Ama. Oi, zu graziaz betea !
Agur, agur, agur Maria !

 

Hitzak: Decha/Iratzeder
Doinua: Paul Decha

Kantua sintesi ahotzez: