Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
1 –
Jainkoaren etxea zare zu, eliza !
Hor dago gure maitez Jesusen Gorputza.
Hor guretzat otoizka herriko apeza
Aldarean emanez egun oroz Meza.
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
2 –
Eliza-sartzean den bataio-harria…
Ttipi-ttipian naute horrat ekarria.
Hor zait ariman sartu zeruko grazia,
Egin dezadan beti Jaunaren Nahia.
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
3 –
Geroztik, frango aldiz egin dut bekatu,
Eliza-xokoan naiz urrikitan sartu :
Jainkoaren ordainak oro entzun ditu,
Eta, bihotza arin, naiz berritz altxatu.
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
4 –
Elizan ikasi dut Jaunaren Egia,
Kantuez hor sumatu zeruko loria.
Hor dut ere maiz hartu Jesus-hazkurria,
Denen bateratzeko lurrerat jautsia.
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
5 –
Fededunen etxea zare zu, eliza :
Hor osoki bat baita guzien bihotza.
Hor igandez-igande gostuz bagabiltza,
Nolaz ez nozbeit goza Zeruko Eliza ?
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
6 –
Mundu guzi guziko jende salbatuak
Bilduko direnean, zer esker-kantuak !
Oi Zeruko Eliza ! Oi murru sainduak !
Mendez-mende, arimez Jaunak moldatuak !
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !
Eliza da Eliza Jaunaren egoitza.
Eliza da Eliza herriko bihotza …
Igandetan elizan zoin gostuz gabiltzan !