Huna, Jauna, herria, mezan bat egina,
Kristorekin guzia Zuri eskainia.
1 –
Hor aldarean, ogi bihiak denak dire bat ogian,
Hor aldarean, mahats mulkoak denak ere bat arnoan :
Bai Jesusekin, bai elgarrekin, guziek dugun bat egin .
Huna, Jauna, herria, mezan bat egina,
Kristorekin guzia Zuri eskainia.
2 –
Huna haurñoak, huna gazteak Jesusek ditzan erabil
Huna jendeak, huna guziak, Jesusen baitan denak bil.
Haren nahian, haren grazian gaiten gu bizi eta hil.
Huna, Jauna, herria, mezan bat egina,
Kristorekin guzia Zuri eskainia.
3 –
Huna eriak : hoitan burura kurutzean Zuk hasia.
Huna xaharrak : eman hiltzean deneri zure loria
Bai bozkario, eta minetan pitz gutan zure Argia.
Huna, Jauna, herria, mezan bat egina,
Kristorekin guzia Zuri eskainia.
4 –
Huna etxeak, huna herriak bai eta mundu zabala.
Kristoren baitan beite denak bat. Zuk nahi duzun bezala :
Amodiozko mundu berria beti zabalduz doala.