1 – Zer zorion ! Oi hau da fagorea !
Horra, horra zeruko Jainkoa.
Jautsia da gure aldaretarat
Gure gatik sakrifikatzerat.
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.
2 – Sinesten dut, ene Salbatzailea,
Zu zarela ostian emana.
Zeruetan Jainko zaren bezala
Majestatez guzia betea.
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.
3 – Jesus ona, saindutasuna bera,
Nola izan ni zure egoitza ?
Nola beraz, bekatore trixtea,
Errezebi ene Jaun handia ?
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.
4 – Zuri beha emaiten naiz ahuspez,
Urrikitan ene bekatuez ;
Aitortzen dut errebel bat naizela,
Orroit zaite Aita zaitudala.
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.
5 – Hasi nahi naiz zuretzat bizitzen,
Betikotzat nitzautzu emaiten.
Erre zazu beraz ene arima
Amodioz zuretzat, Jaun ona
Zato, zato, ene Jesus maitea
Zu zare, zu, ene ontasuna.
Oi zer dohain ezin prezatuzkoa :
Huna Jesus, ene zoriona,
Huna Jesus, huna Jesus.