1.
Kristoganik zerk urrun nork berex gu ?
Jainko dugu: gu baitan da bizi.
Dugularik lan, gudu, gaitz eta min,
Kristorekin lur huntan zerk izi ?
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.
2.
Mundukoen zaintzale gurekin da:
Hari galda goi argi, goi indar.
Haren argi dirdiran, bat gaiten joan:
Ilunbetan gaitzeri gaur oldar.
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.
3.
Odoletan da Kristo gu maitez hil,
Gaiten ibil kar pizten gu ere.
Jautsia zen sor zadin lurrean su :
Ikusten dut zerua zabaldua:
Han behar dut egun batez sartu.
Bai, Kristok du mundua garraitua:
Zeruraino eremanen gaitu.