Archives de catégorie : Haur kantu

Hats eta urrats

Graxi eta Pantxika Solorzano

Egunero sortzen da haurño bat,

Nun nahi, hemen edo han.

Bizitzeko behar duen hatsa

Jaungoikoak dio eman.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Bizi batek badu hastapena

baita ere finitzea.

Haizeak emaiten dauku hatsa

eguneroko airea.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Egunez egun aintzinatzeko

emaiten diren pausuak

beti urrunago joaiteko

ditugu antolatuak.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Urratsez urrats, eskuz esku,

aintzina doa bidean,

esperantza denetan hedatuz,

bereziki gure baitan.

Hats eta urrats biziaren ardatz

Hats eta urrats biziaren esperantza

Airea Pantxika Solorzano

Hitzak Ibarren

Zurekin Jauna

Pantxika eta Graxi Solorzano

Zuk bihotzean argi oi Jauna

So egiteko lagun urkoa.

Uste onean sor harremana

Iragar otoi zure arnasa.

Gau eta egun zain nago zuri

Oi maitasun ta bake Iturri.

Apalen indar baitzare beti

Zurekin Jauna nahi dut bizi.

Haiza beldurra, azkar fedea

Izaite denen itxaropena.

Zutan da Jauna askatasuna

Zorionaren bide zuzena.

Gau eta egun zain nago zuri

Oi maitasun ta bake Iturri.

Apalen indar baitzare beti

Zurekin Jauna nahi dut bizi.

H : Graxi S. M : Hebrear herrikoia

 

Tonu bat et’erdi beherago:

Jan ondoan hegaztinak

Pantxika Solorzano

Hegaztinak hazi-eta badaude

tiruri kantari zeru alde .

Guk eginik bazkari,

eskerrak zeruko Jaunari!

Tiruri ruri! Eskerrak Jaunari!

Eskerrak zeruko Jaunari!

Tiruri ruri! Eskerrak Jaunari!

H : Iratzeder

M : Lertxundi

Tonu bat beherago

Goresmen Jainkoari

Graxi eta Pantxika Solorzano

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

2

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

3

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

4

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

5

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

6

uu uuuuu…

uu uuuuu…

7

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Goresmen Jainkoari zeruko Aitari

Aita, Zu Bizia.

Pantxika Solorzano kantari

Aita zu ikusezina (2)

Bihotzean, ixilean zaude gordea ;

Bihotzean, ixilean laguna.

 

Aita zu hunkiezina (2)

Igorri daukuzu maitez zure semea ;

Igorri daukuzu maitez bai Hitza.

 

Aita zu hurbilezina (2)

Jesusi esker ikusten dugu bidea

Jesusi esker ikusten argia.

 

Aita zu adiezina (2)

Apaleri, zuhurreri mintzatzen zira;

Apaleri, zuhurreri egia.

 

Aita baitzira Amodio (2)

Anaitasunez mundu hau dezagun bero;

Anaitasunez mundu hau zuri so.

Hitzak Graxi Solorzano

Bat elgarrekin

Iguzkilore Aupa Jainkoa

1

Bakotxak egin lagun bi

Lagunak laster hamabi

Adixkide soka hori

Zeru bideko zurubi. (bis)

Lagun on baten lagunak

Adixkide dira denak

Maitasun kate batenak

Mundu guzian daudenak. (bis)

2

Jats ttipiakin jatsaldi,

auzo bakotxak ukaldi;

milaka egin baledi,

herri guzia bai garbi ! (bis)

Ur xirripa hain handia,

Errekarat ixuria,

Hauek egiten ibaia,

Denek itsaso handia. (bis)

3

Harri koxkorrak bilduta

Ezarriz denak lerroka

Lotzeko eman zimenta

Ai ! zer bideska laketa (bis)

Arto bihi, arto zaku,

Eiherazainak irindu,

Okinak ongi orratu,

Mundu guziak janen du. (bis)

4

Elgartasun ixtorio,

Bozkarioa dario!

Sekretua ez kario:

Aski denen amodio ! (bis)

Esku emanez elgarri,

Amodioa lokarri!

Denek berdin herriz herri,

bizi dadin Euskal herri (bis)

Hitzak: Mixel Lecuon

Doinua: Xalbat Berterretche

Harmonizazioa: Jo Maris

Partitura ikusi!