Archives de catégorie : KANTAK

Euskal semea _ Iratzeder

1 –

Euskal semea Kristok hiltzeraino zaitu

Bertze jendeak oro bezenbat maitatu,

Noiz behar ote dute guziek onartu

Euskaldun izaitea ez dela bekatu.

2 –

Zuhaur ezin izanez ez otoi etsitu

Ez eta egin herraz tu egileri tu

Gorrotoak bihotza barnez hiltzen baitu

Laidoen gatik ere indartsu agertu.

3 –

Jende guzien Aita bai eta gurea,

Euskal semean ikus Kristoren eitea,

Gaur ez dezon herrak hil barnetik barnea

Emozu goiko indar, goiko sinestea.

4 –

Jaunaren eguneko goizeko izarra

Noiz gutan ote zauku argitu beharra ?

Harekin baitukegu Kristoren indarra,

Fedeaz igortzeko bihotzetik herra.

5 –

Gizonetan izarrak, zer fede dirdira !

Ai, horrek sustatuak guziak balira !

Euskal semeak oro, zerurat begira,

Minez min hel ditela betiko Herrira.

 

Xalbat Berterretche, Jean Larrieu, Mikel Erramouspe

 

Giristinoa kantari.


Pantxika Solorzano

Xoria kantari,

denak gaiten ibili

behatuz jaunari !

Bozkarioz jarraiki !

Xoria iduri, jo/an gaiten bidean,

penak iraganez bidez bide airean.

Herra, gudu bazter! eskuz esku batean,

kantua gogoan, pizturik bihotzean.

Xoria kantari,

denak gaiten ibili

behatuz jaunari !

Bozkarioz jarraiki !

Beldurrikan gabe, jarraik gaiten Jaunari!

Sekulan aspertu, iraun ‘zagun artoski;

mundu huntan gaiten maitasunean bizi,

seme ta alaba izaitea merezi.

Xoria kantari,

denak gaiten ibili

behatuz jaunari !

Bozkarioz jarraik i!

Jesusekin eta lagunekin haurride

izan gaiten beti, bilatuz zuzenbide.

Behartsu, ezindu, Jaunaren adiskide,

elgarrekin gaiten iragan zeru alde!

Xoria kantari,

denak gaiten ibili

behatuz jaunari !

Bozkarioz jarraiki !

behatuz jaunari !

Bozkarioz jarraiki !

Hitzak : Manex Hunçarren

Doinua : Pantxika Solorzano.

K7 Euskaraz katixima

 

Melodia xoilik:

 

Elgarren ogi

 

Elgarren ogi zu zaitugu zu:

bihotzez dugun bat egin.

Munduak orai dei egiten du:

maitasun gosez hain du min.

Entzun bai, Jauna, gure baitan sar,

dezagun maita zurekin:

Munduak orai dei egiten du

maitasun gosez hain du min. (bis)

 

Fedean azkar xut gabiltzan gaur,

gu baitan eman zuk indar.

Lurreko gaitzek ez gaitzaten gal,

beharko dugu ainitz kar.

Zu lagun, Jauna, gu norat ez joan,

maitatuz bai zu, bai elgar.

Lurreko gaitzek ez gaitzaten gal,

beharko dugu ainitz kar.

 

Kristoren baitan gu begira bat:

zerutik beha zuk, Aita.

Hegalen perat bil gaitzazu bil,

gaizkien traba kenduta.

Guziek anai, pitz dezagun su,

bai eta herra ezezta.

Hegalen perat bil gaitzazu bil,

gaizkien traba kenduta.

Hitzak: Iratzeder

Doinua: Urteaga

 

Eta guk zer egin

Hitzak: Mixel Lekuona
Doinua: Xalbat Berterretche.

-1-

Zenbat jende munduan herrak berexiak

amodio deiari bihotzak hetsiak .

Zenbat jende, ontasun, gerlak errautsiak

indarra ta dirua denetan nausiak .

Eta guk, zer egin, zer egin elgarrekin

eta guk, zer egin, zer egin Jesusekin .

2

Miliunka badago munduan pobrea

bizitzeko ur, ogi, jauntzirik gabea .

Miseria sortzetik da heien zortea,

aberatsen munduan, zer dute partea . –

-3-

Jainkoaren nahia gizonarendako

parabisu batean uros bizitzeko

gaixtakeriz gizonak berak egin uko

berritzeko bihotzak hil da Jesu Kristo

-4-

Deitzen gaitu Jainkoak gutarik bakotxa

berritzera mundua girixtino gisa ,

amodioz beterik, zabalik bihotza

zerbitzari bezala emanez bizitza .

-5-

Ikusirik badela hainbat behar mota

ezin gira gu egon begiak hetsi-ta

beharrean denari guk eskua bota

Melodia bakarrik

MP3

Argitik argia

 

Jaunak bihotzean eman daut argia,

kantuz pitz dezadan denetan ongia.

 

Argitik argia sortzen den bezala,

guk egin ongia hedatuz doala,

argitik doala, argitik argia

 

Ni naiz, dio Jaunak, munduko argia!

Ibil ongi denak, pizteko bizia.

 

Argitik argia sortzen den bezala,

guk egin ongia hedatuz doala,

argitik doala, argitik argia

 

Argi seme izan! Denak bat abia!

Elgar maitatzean zerurat lehia!

 

Argitik argia sortzen den bezala,

guk egin ongia hedatuz doala,

argitik doala, argitik argia

 

Midi formatuan telekargatzeko: Argitik argia

 

Argiaren lehen zirrinta

 

Argiaren lehen zirrinta

Zure ganik sortu baita

denak Jauna gaiten bil eta

Zure aintza dugun kanta (bis)

1 –

Zuk emanik dugu bizia,

Zuk emanik iguzkia.

Kantuz jeiki mundu guzia,

Jauna baitan bozkaria.

2 –

Lurpetik da Kristo jalia,

Altxaturik hil-harria.

Hura lagun gaiten abia

Moldatzean lur berria.

3 –

Gure beha dagon Aitari

Denak etor gaur kantari;

Goazen gero Kristo iduri

Emanez gar munduari.